banner

Bai Euskal Herriari-k maiatzaren 27an kaleratutako oharra

[ categories: jarduna ]

Bai Euskal Herriari-k maiatzaren 27an kaleratutako oharra

MILAKA EUSKAL HERRITARREK EMAN DUTE BOTOA EHNAz!

Gaurko egunez, berriro ere, milaka eta milaka herritarrek bozkatu dute EHNAz. Ehunka mahaitan onartu eta errespetatu dute EUSKAL HERRIKO NAZIOTASUN AITORMENA.

INOIZ BAINO OZTOPO GEHIAGO aurkitu dituzte euskal herritar gisa, EHNAz bozkatu nahi izan duten herritarrek.

Zirkular bereziak mahaietako lehendakariei, PPko eta PSOEko ikuskatzaileen presioak eta mehatxuak, Poliziaren presioa eta Guardia Zibilaren jazarpena jasan dute udal eta foru hauteskunde hauetan mahaietako partaide izatea suertatu zaien herritarrek, baita bozkatzera bertaratu diren milaka euskal herritarrek ere.

ESKUBIDEEN URRATZEAK

Bai Euskal Herriari-k maiatzaren 27an kaleratutako oharra

ANDONI TXASKO Asociación Víctimas del 3 de marzo elkarteko bozeramailea ere EHNAZ bozkatzen saiatu da, baina mahaiko lehendakariak euskal herritar gisa agertzeko eskubidea ukatu dio.

ANTSOAINen (Nafarroa Garaian), Guardia Zibilak EHNAz bozkatu duten bi pertsonaren aurkako salaketa jarri du Hauteskunde Batzordearen aurrean. Ustez legediko 144. artikulua urratzeagatik, “BOZKATZERAKOAN, EHNA ESKUAN” zioten afixak jartzeagatik ere salatu ditu.

ALGORTAn (Bizkaian) eta ASPARRENAn (Araban), EAJko ikuskatzaileen presio eta mehatxu latzen ondorioz, mahai askotako lehendakariek amore eman eta Espainiako NA agertzera behartu dituzte EHNA eskuan zutela bozkatzera bildu diren euskal herritarrak.

PASAI ANTXOn (Gipuzkoan), BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak, aurreko hauteskundeetan egin zuen modura, 50 bat herritar bildu ditu, EHNA eskuan, argazkia ateratzeko. Argazkia atera ondoren, guztiak batera EHNAz bozkatzera joatea zen asmoa. Argazkirako biltzen ari zirela, Ertzaintzaren furgonetak agertu dira, eta jendea sakabanatu dute; gainera, pertsona bat identifikatu dute. BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak gogor gaitzetsi nahi du Ertzaintzak gaur Pasaian izan duen jarrera.