banner

jarduna

UDALBILTZA LANEAN JARRAITZEKO KONPROMISOAN BERRESTEN DA

[ categories: jarduna ]

UDALBILTZA LANEAN JARRAITZEKO KONPROMISOAN BERRESTEN DA
Irailak 18, zortzi urte izango dira Udalbiltza eratu zela. Zortzi urte hauetan nazio eraikuntzako indarrak bildu eta Euskal Herriko erakundea eraikitzeari ekin diogu.

Udalbiltzaren oinarrizko printzipioei jarraiki, zortzi urte hauek guztiz emankorrak izan dira:

1. Euskal Herria berezko nazioa dela eta euskal herritarrak eskubide guztien jabe direla aldarrikatzeko, 53.000tik gora lagunek bideratu dute Euskal Herriko Nazio Aitormena, eta aldarria diasporaraino eta Nazio Batuetaraino eraman dugu. Era berean, Euskal Herriaren Eskubideen Karta osatu eta landu dugu alorrez alor.

Bai Euskal Herriari-k maiatzaren 27an kaleratutako oharra

[ categories: jarduna ]

Bai Euskal Herriari-k maiatzaren 27an kaleratutako oharra

MILAKA EUSKAL HERRITARREK EMAN DUTE BOTOA EHNAz!

Gaurko egunez, berriro ere, milaka eta milaka herritarrek bozkatu dute EHNAz. Ehunka mahaitan onartu eta errespetatu dute EUSKAL HERRIKO NAZIOTASUN AITORMENA.

INOIZ BAINO OZTOPO GEHIAGO aurkitu dituzte euskal herritar gisa, EHNAz bozkatu nahi izan duten herritarrek.

Zirkular bereziak mahaietako lehendakariei, PPko eta PSOEko ikuskatzaileen presioak eta mehatxuak, Poliziaren presioa eta Guardia Zibilaren jazarpena jasan dute udal eta foru hauteskunde hauetan mahaietako partaide izatea suertatu zaien herritarrek, baita bozkatzera bertaratu diren milaka euskal herritarrek ere.

UDALBILTZAREN ERAKUNDE MEZUA UDAL HAUTESKUNDEAK DIRELA ETA

[ categories: jarduna ]

UDALBILTZAREN ERAKUNDE MEZUA UDAL HAUTESKUNDEAK DIRELA ETA
Euskal Herrian zein nazioartean hainbat eragilek eta pertsona esanguratsuk eskubideen urratzea salatu izanarekin bat, egoera hori burujabeki gainditzeko neurriak proposatu ditu Udalbiltzak: EHNA eskuan, euskal herritar gisa aritzea eta herritarren borondatea errespetatzea, kanpoko inposizioak onartu gabe.

Nazioarteko pertsona zein eragile esanguratsuek, Europako hainbat parlamentarik eta Euskal Herriko ehunka herritar ezagunek hauteskunde hauetan eskubide zibilak eta politikoak urratu egiten ari direla salatu dute, eta haiekin bat egin du Udalbiltzak berriro ere. Espainiako auzitegien inposizio antidemokratikoaren gainetik, sufragio unibertsalerako eskubidearen zentsura aintzakotzat hartu gabe, euskal herritarrak euren borondatea libreki adieraztera gonbidatu ditugu eta, horretarako, Euskal Herri osoan eskubide guztiak aitortu eta bermatuko dituen esparru politikoa ahalbidetu behar duen prozesu demokratikoarekiko konpromisoa adierazi duten indar politikoei ematera botoa.

"INPOSIZIOEN GAINETIK, EUSKAL HERRITARREK LIBREKI ADIERAZI BEHAR DUTE"

[ categories: jarduna ]

"INPOSIZIOEN GAINETIK, EUSKAL HERRITARREK LIBREKI ADIERAZI BEHAR DUTE"
UDALBILTZAREN JARRERA OFIZIALA ETA PROPOSAMENA ESPAINIAKO GOBERNUAREN ETA AUZITEGIEN ERABAKIA DELA-ETA EUSKAL HERRIAN UDAL ETA FORU HAUTESKUNDE DEMOKRATIKOAK ZEIN PROZESU POLITIKOA OZTOPATZEKO.

Espainiako auzitegien inposizio antidemokratikoa dela-eta, egoera hain larria izanik, Udalbiltzak, Euskal Herriko nazio erakunde gisa, sufragio unibertsalerako eskubidearen aurkako zentsurari aurre egitera deitu nahi ditu Euskal Herriko alderdiak zein herritarrak, euskal herritarrek euren borondatea libreki adieraz dezaten eta bozkatzen dutena errespetatu egin dadin.

“Diasporan bizi garenok gatazkaren parte gara, eta konponbidearen parte ere izan behar dugu”

[ categories: jarduna ]

Mariana Fernández
Mariana Fernández EHNA proiektuaren Argentinarako eta Uruguairako arduradun eta zortzigarren herrialdeko kide aktiboa Euskal Herrian izan zen duela zenbait aste, Iparra-Hegoa Fundazioaren gonbitari esker. Argentinan berriro ere, Marianak dio euskal diasporak eginkizun handia bete behar duela gatazka politikoa demokratikoki konpontzeko. Izan ere, diaspora gatazkaren parte dela uste du, eta, hori dela-eta, konponbidearen parte ere izan behar duela.

Duela zenbait aste Euskal Herrian izan zinen. Zer iruditu zitzaizun?

Baziren hamabi urte ez nintzela Euskal Herrian. Garrantzitsua deritzot hori nabarmentzeari, Euskal Herria ezagutu egiten badut eta Euskal Herriarekin etengabeko harremanetan banago ere, denbora luzea igaro delako.

ABERRI EGUNA 2007: DECLARATION

[ categories: jarduna ]

ABERRI EGUNA 2007
THE MOMENT HAS COME TO ACT LIKE A NATION. FROM THE ABERRI EGUNA, LET US FACE TOGETHER THE CHALLENGE PRESENTED BY EUSKAL HERRIA’S NATIONAL CONSTRUCTION.

Today represents an important date in Euskal Herria’s national calendar: today is the Aberri Eguna, the day of Euskal Herria and the Basque citizenry. Today Euskal Herria constitutes a nation without statehood, given that the Spanish and French states refuse to accept it as such. Due to this situation, the Basque citizenry is not free, because it is not subject to the rights enshrined by the international rights’ declarations.

NAZIO GISA ARITZEKO GARAIA DA; ABERRI EGUNETIK HASIZ, EKIN DIEZAIOGUN ELKARREKIN

[ categories: jarduna ]

NAZIO GISA ARITZEKO GARAIA DA; ABERRI EGUNETIK HASIZ, EKIN DIEZAIOGUN ELKARREKIN
Apirilaren 8a Aberri Eguna da, data esanguratsua Euskal Herriko nazio egutegian. Udalbiltzaren aburuz, sarritan adierazi dugunez, Aberri Eguna Euskal Herriaren eguna eta euskal herritarren eguna da; ez, ordea, askotan iruditu arren, alderdien eguna. Egun, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa da. Frantziako zein Espainiako estatuek nazio gisa ukatzen gaituzte. eta, ondorioz, euskal herritarrok ez gara nazioarteko itunetan finkatu diren eskubideen jabe.

Hori horrela bada ere, ezin ukatuzkoa da euskal herritarrok ere banantzeko joera izan dugula askotan. Joera hori gainditzen hasteko garaia heldu zaigu. Aro berri bat hasten ari dela antzematen da, eta inoiz baino garrantzitsuago da nazio gisa agertzea, bai zapaltzen gaituzten bi estatuen aurrean, baita Europaren eta munduaren aitzinean ere. Euskal Herria, inposaturiko mugen gainetik: hiru milioi herritar, 685 udalerri, zazpi herrialde. Bere buruaren jabe izan nahi duen nazioa.

XML feed