|
1948ko “Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko” 15. artikulua: “PERTSONA OROK DU HERRITARTASUNA
IZATEKO ESKUBIDEA. INORI EZINGO ZAIO ARRAZOIRIK GABE HERRITARTASUNA
KENDU, EZTA
HERRITARTASUNA ALDATZEKO ESKUBIDEA UKATU ERE”.
Naziotasuna
herri guztietako
herritarrek duten eskubidea bada ere, guri dagokigunez, Euskal Herriari
eta
euskal herritarroi dagokigunez, ukatu egin digute.
Euskal
nazioko partaideak garela
adierazteko eskubidea izan beharrean, frantses edo espainol naziotasuna
egokitzen digute gure herrian, gizaki orok naziotasun propioa
aukeratzeko
eskubidea badu ere.
Ukazio
horri aurre egiteko,
"Bai Euskal Herriari" herri ekimenak naziotasuna izateko eskubidearen
aldeko ekimena jarri zuen abian 1999an eskubide zibil eta politikoen
aldeko
aldarrikapenen ildoan, eta euskal nortasun nazionalaren aldeko
sinadurak
biltzeari ekin zion. Ekimen horren bitartez, 125.000 herritarrek baino
gehiagok
Euskal Herriko naziotasuna islatuko zuen agiri ofiziala sor zedin
bermatzeko
eskatu zioten Udalbiltzari.
Herritarren
eskaerari jarraiki,
Udalbiltzak Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bideratzea erabaki zuen
2001eko
martxoan egindako II. Batzar Nagusian, eta agiriari aterabidea eman eta
hura
eskuratu ahal izateko prozedurari ekin zion.
Nazio baten
partaide sentitzeko
eta, beraz, norbere naziotasuna aitortzeko eskubidea aintzat harturik,
borondate librean oinarritutako adierazpena sortu zuen Udalbiltzak:
ADIERAZPENA
Nik, euskal
herritarra naizen
honek, zera aldarrikatzen dut:
Euskal
Herria Arabako, Bizkaiko,
Gipuzkoako, Nafarroa Behereko eta Garaiko, Lapurdiko eta Zuberoako
lurraldeez
osaturiko herria da.
Euskal
Herriaren hizkuntza
euskara da, denon begirune osoa behar duena, eta euskal lurralde osoan
estatus
ofizial nahikoa izan behar du.
Euskal
Herria bere buruaren jabe
da, nazio beregain eta librea, eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea
du.
AITORMENA
Ni euskal
herritarra naiz eta
euskal naziotasunaren jabe naiz. Oharmen, nahimen eta erabakimen osoz,
Euskal
Herriaren bizitzako partaide naiz, eta guztiz aintzakotzat hartzen dut
Euskal
Herriaren berezko izaera eta beregain bizitzeko borondatea, bai egungoa
eta bai
etorkizunekoa.
EHNA
norberak sentitzen duen
naziotasuna jendaurrean adierazteko agiriek osatzen dute (aitormenak
eta
sakelako euskarriak). Adierazpena eta aitormena jasotzeaz gain,
herritarraren
irudia eta datuak ere islatzen ditu. Udalbiltzari dagokio naziotasuna
aitortzen
duen herritarrak emaniko datuak egiazkoak direla bermatzea. Sakelako
euskarrian
jabearen irudia eta datuak azaltzen direnez gero, edozeinen aurrean
fidagarritasun osoz identifikatzeko balio du, nahi izanez gero.
Udalbiltzak
2001ean sorturiko
ekimena aurrera doa. EHNAren izapidea zabaldu egin da eta, egun,
hainbat udalek
eta udal hautetsik hartu du bere gain naziotasun aitormenaren agiriaren
izapidea. Zerbitzu publiko honen bermea gauzatu da 2005ean Euskal
Herriko zazpi
lurraldeetan.
|