banner

Bilbotarren aldarrikapenaren biharamunean, berriz ere naziotasun eskubidea urratua izan da (2007-08-24)

[ temas: Udalbiltza ]

Bilbotarren aldarrikapenaren biharamunean, berriz ere naziotasun eskubidea urratua izan da (2007-08-24)
Euskaldunek beren naziotasuna izateko eskubidea dute. Euskal Herriak herri gisa jarduteko eskubidea du, baita herri izateari dagokion eskubide-subjektuaren izaera aintzat hartu eta bere lurraldetasuna errespetatua izateko ere.

Euskal herritarrontzat Ikurrina gure naziotasun aldarrikapenaren oinarri eta sinbolo da. Euskal herritar guztiak batu eta biltzen gaituan sinboloa dugu, nazio izan nahi duen herriaren sinboloa. Frantziar bandera eta espainiar bandera gure herriak bizi duen zapalkuntza eta eskubide ororen urraketen sinboloa den bezala.

Azken astetan berpiztu den banderen lege eta eztabaidak, muinean eztabaida bakarrean du, naziotasun eskubidearenean. Herri gisa eta nazio gisa jardun nahi duen herria baita gurea.

Atzo eta gaur, Bilbo gatazka honen isla izan da, naziotasun eskubidearen inguruko bi jarrera argi ikusiz, herri eskubideen urraketarekin bat egiten duena eta herri zapalduaren aldarrikapenarena.

Gaurko egunean Bilboko udaletxeko balkoian bandera espainola igo du Azkuna alkateak, Espainiar zapalkuntzaren, euskal herritarren eskubide ororen urraketaren sinboloa igo du. Honen aurrean ordea, herritarren aldarrikapena izan dugu, atzoko egunean ikurrinari omenaldia eginez, eta berau txalotu nahi du Udalbiltzak

Lerro hauen bidez Udalbiltzak, hainbat agintariren jarrera salatu nahi du. Herritarren eskubideen eta naziotasun eskubidearen alde egin beharrean, instituzioak zapalkuntzaren sinboloaren goratzerako erabiltzen dituztelako. Eta era berean euskal herritarrak eta bereziki bilbotarrak zoriondu nahi ditugu, naziotasun eskubidearen alde ematen ari diren urratsengatik. Atzoko egunean ikurrinaren omenaldiaren eta naziotasun aldarrikapenaren bidez, eta gaurko egunean Euskal Herriko Naziotasun Eskubidearen, EHNAren tramitazioaren bidez egiten ari diren moduan. Bide horretan jarraitzeko deialdia egin nahi dugu euskal herritar guztiei, eta ikasgai kontutan hartu, eta instituzio eta agintariek herritarren borondatea eta eskubideak errespeta ditzaten esigitzen diegu.