EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN JARDUTEA EZIN DA DELITURIK IZAN (2007-09-12)

[ temas: Udalbiltza ]

EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN JARDUTEA EZIN DA DELITURIK IZAN (2007-09-12)
EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN JARDUTEA EZIN DA DELITURIK IZAN. AUZIA ARTXIBATU EGIN BEHAR DA LEHEN BAIT LEHEN.
Udalbiltza auzian auziperaturiko 22 euskal herritarren aurkako espetxe eskaerak eta Udalbiltza beraren aurkako prozesamenduan Espainiar Audientziak emaniko azken urrats larrien aurrean, larunbatean adierazten genituen hitz berekin zuzentzen gara:

"Audientzia Nazionalak 2003an Udalbiltzaren aurka eginiko eraso larria, ondorengo urtetako eraso eta auziaren jarraipenak, zein egun hauetan ezagutu ditugun azken mugimenduak bezala, eguneroko lanean jarraitu eta Udalbiltzaren berrantolaketarako pizgarri gisa ulertzen ditugu. Euskal Herriak sortu duen nazio ordezkaritza instituzionalaren kimuaren kontra jotzen duten bakoitzean Udalbiltzaren garrantzi estrategikoa handitzen baitute".

Espainiako estatuak Euskal Herriarena aurka guztiz politikoa den eraso bortitzaren aurrean gaude. Euskal Herriak bere burua erakundetzeko duen eskubidearen aurkako kolpea da.

EH nazioa dela aldarrikatzeko eta politikoki zein instituzionalki eraikitzeko jaio zen Udalbiltza 1999. urtean. Udalbiltza Euskal Herriaren biziraupena bermatzeko eta Euskal Herriaren garapena sustatzeko lanean ari da duela 8 urte. Jarduera hori delitua dela idaztea eta dinamika hori burutzeagatik 10-15 urteko kartzela zigorra 22 lagunentzako eskatzea sekulako astakeri politiko zein juridikoa da.
Udalbiltza Euskalduna jauregian sortu eta oraintxe zortzi urte pasatu ondoren. Urte hauetan gauza asko gertatu dira gure herrian, eta Udalbiltzak zerikusi handia izan du horietako askorekin. Gure herriaren naziotasun aldarrikapenean, eraikuntza nazionalean eta egituratze instituzionalean funtsezko papera jokatu izan du eta jokatuko du Udalbiltzak. Eta urrats horiek guztiak izan dira eraso ezberdinen bidez Estatu Espainolak geratu nahi izan dituenak. Eraso hauek guztiak euskaldunon aurkako gerra eta eraso estrategiaren beste atal bat izate ari dira, Herri oso baten eta euskal herritarren eskubide ororen urraketa egonik eraso guzti hauen atzean.

Lerro hauen bidez Udalbiltzaren aurkako auzia, zein 22 auziperatuen aurkako prozesamendua bertan behera gera dadila exigitzen dugu. Epaiketaren data baino, auziak eskatzen duena berehalako itxiera da. Auziak ez zuen inolako funtsik duela 4 urte eta ezer ez da aldatu horren geroztik.

Era honetako erasoetan hau ez da lehenbizikoa ezta azkenekoa ere ziur aski,izan ere, Segi, Egunkaria nahiz 18/98ko auziak ezagutu egin baititugu. Baina Espainiako fiskaltzak dagoeneko eskaera egin izanak ez dio inolako zilegitasunik eman, justu kontrakoa, euskal herritarrekiko Espainiak duen eskaintza antidemokratikoa besterik ez du adierazten.

Euskal herritar ororen eskubide zibil eta politikoak daude jokoan, Nazio izan nahi duen Herria dago jokoan. Eraso hauek guztiak, norabide egokian dihardugunaren ziurtasuna ematen digute. Eta honek ematen duen indarrarekin, urte luze hauetan Eraikuntza Instituzionalaren herritar andanaren babesak, zein ehunka hautetsiren eguneroko lanak ematen duen indarrarekin, aurrera egiteko konpromiso irmoena adierazi nahi dugu. Eraso guztien gainetik duela zortzi urte abian jartzeko erantzukizun eta indar beraz, ekingo diogu aurrerantzean ere erronka berriei eta Euskal Herriaren egituratze instituzionalean urrats berriak ekiteari.