NAZIO BAT GARELAKO, UDALBILTZAK TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNEAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATZEN DU (2007-09-20)[ temas: Udalbiltza ]
Euskal Herriak ezin izan du bakean bizitzeko eskubidea gauzatu. Bertoko herritarrei estatu espainiarrak eta frantziarrak euskal herritarren borondatearen gainetik etengabeko eskusartzea eta zapalkuntza garatu dute. Lehentasunezko helburu eta estatu-auzitzat hartu dute euskaldunen herri kontzientzia itzaltzea eta geroa geure kabuz erabakitzeko eskubidea ukatzea. Azken astetan honen adibide ugari izan ditugu, banderen auzira geureak ez diren espiñola eta frantsesa inposatu eta Ikurriña debekatzen digute, euskal herriko kirol selekzioari nazioartean herri gisa jarduteko debekuak, hizkuntza zapalkuntza, lurralde zatiketa... azken finean Nazio zapalkuntza. Euskal herritarrek ordea beren naziotasuna izateko eskubidea dute. Euskal Herria nazio izateko eskubidea du, Herri gisa jarduteko eskubidea du, baita herri izateari dagokion eskubidea subjetuaren izaera aintzat hartu eta bere lurraldetasuna errespetatua izateko ere. Bere hizkuntza kultura, sinbolo, bertako jendeen arteko harremana, ere nortasunaren kontzientzia eta kolektibitate moduan garatzeko borondatea oinarri duela osatu du Euskal Herriak bere herri izaera. Eta erasoak eraso, zapalkuntzak zapalkuntza berau bizirik jarraitzen du, herritar andanaren lanarekin. Zentzu horretan gure naziotasun eskubidearen aldarria lau haizetara zabaltzea hil ala bizikoa dugu, gure herria arloz arlo eraiki eta egituratzea ezinbestekoa dugun modu berean. Nazio izateko eskubidea duen Herria garelako, egunez egun Euskal Herriko kirol selekzioaren alde egiten jarraituko dugu, Euskal Herriko Naziotasun Aldarria, EHNA tramitatzen, euskal egutegi propioaren alde lan eginez, gure sinbolo diren horien alde eginez, eta inposatzen zaizkigun bandera arrotzak eta abarrak baztertuaz... egunez egun naziotasun eskubidea aldarrikatu eta gauzatzen. Bide horretan deia berezia luzatu nahi dugun Tolosaldean, Billabonako herrian zehazki, larunbat honetan Bai Euskal Herriaen eskutik antolatu den "Naziotasun Eskubidearen Egunean" parte hartzeko. Antolatzaileek aipatu duten moduan "Naziotasun egun honekin astindu berri eta zabal bat eman nahi baitiogu euskal nazioaren aldarrikapenari" Bide horretan azpimarratu nahiko genuke, goiz osoan zehar EHNA tramitatzeko irekia egongo den bulegoan herritar guztiek beren Naziotasun Aitormena tramitatzeko aukera izango dutela, zehazki Billabonako Udaletxean goizeko 11tatik eguerdiko 13tara. [ Hizkuntza: es ]
|