Zenbat udalerrik osatzen du Euskal Herria? Zenbat biztanle dago? Zein da langabetuen kopurua? Zeintzuk dira Euskal Herriko sozio-ekonomiaren esparruan daturik esanguratsuenak? Nola gaude Europako estatuekin alderatuz? Horiek eta tankera horretako makina bat galdera burura datozkiguke. Gehienak erantzunik gabekoak. Nor garen dakigulakoan zer garen oraindino ez dakigu. Datu batzuk badaude egon, jakina, baina horiek ere estatistika zerbitzu desberdinetan sakabanaturik han-hemenka, antolatu gabe.
Euskal Herriko datuen TALAIA proiektua gabezia hori gainditzera dator...