UDALBILTZAren aurkako prozesu judizial honek herri oinarriko lehen Euskal Instituzio Nazionalari eta 22 pertsonei eragiten die. Pertsona hauetako gehienak sufragio unibertsalaren bitartez demokratikoki aukeratutako hautetsiak izan direla azpimarratu nahi genuke bestalde. Pertsona hauek 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari egin behar diote aurre. Kultura, hezkuntza, herri-garapen, normalkuntza politikoa, bakea eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik ezarri nahi zaizkien zigorrak zehazki.