AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA 2008-06-21UDALBILTZAKO AUZIPETUAK NAZIO ERAKUNDEAK ERAIKITZEKO ESKUBIDEA DUGU 1.- AUZIAREN SALAKETA LAN TALDEKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEN MEZUA: • Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako 22 ordezkari eta langileren aurka abiatu asmo duen epaiketa politikoa dela eta, udal hautetsi eta hautetsi ohien salaketa adieraztera gatoz eta, aldi berean, Euskal Herrian nazio-erakundeak eraikitzeko eskubidea aldarrikatzera, bide batez auziperatuoi gure elkartasuna modu praktikoan ere adieraziko diegularik. UDALBILTZAREN ABERRI EGUNAKO EBAZPEN INSTITUZIONALA, EUSKAL HERRIKO JENDARTEARI[ alorrak: Aberri eguna ]
Aldaketa politikoaren garaian dago Euskal Herria. Azken urteotako ibilbideak nabarmen erakusten du herri honetan izandako bilakaera politikoa. Izan ere, urte gorabeheratsu eta nahasiak izan badira ere badago guzti horren gainetik azaleratzen den errealitatea. Errealitate horren barruan bi gako nagusi ageri zaizkigu. Alde batetik, Euskal Herrian, antolaketa politiko berri baten premia gatazkaren konponbidearen oinarria dela barneratu da eta bestetik, antolaketa politiko berri horrek Euskal Herritarren borondatean oinarritu behar duela. Aurtengo aberri eguna testuinguru horretan kokatu behar da. Horregatik, aldaketa politiko horren norabidean lan asko dago egiteko. Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzeko eguna da aberri eguna. Euskal Herrian sinisten dugunok, herri bezala bat eginik agertzeko eguna. Bide horretan, poztekoa da Nazio Eztabaida Gunetik landutako deialdia. Alderdikeriak alde batera utzita, gure herriaren izatea aldarrikatzeko deialdi zabala burutu baitute. Bat egiten gaituzten elementuak kontutan hartuta, herri bezala ager gaitezkeela erakutsi dute. Eta hori ezinbestekoa da askatasuna lortu nahi duen herri batentzat. 2008ko ABERRI EGUNERAKO UDALBILTZAREN DEIALDIA (2008-03-14)[ alorrak: Aberri eguna ]
Martxoak 23an ospatutako da aurtengo aberri eguna. Urtero bezala, Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatuko dugu euskal herritarrok. 1931. urtean aberri eguna ospatzen hasi ginenetik aldaketa handiak eman ditu gure herriak. Ororen gainetik ordea Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko herria dela, herri bat garela ozen esaten jarraitzen dugu. Eta hau esaten jarraitzen dugu gure herria, gure nazioa, ukatua izaten jarraitzen duelako. Espainia zein Frantziako estatuek gure herria zatituta eta eskubiderik gabe mantentzen dute. Horregatik aurtengo aberri egunean ere herri gisa, nazio gisa azaltzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Udalbiltzako hautestiak Udalbiltza azuiaren aurrean Nazio Eraikuntzan beren konpromisoa berresten dute(2008-01-9)[ alorrak: Udalbiltza ]
Gaur Baionan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako hautetsiek, Xarlo Etxezarreta Udalbiltza auzian azuiperatua lagun zutela agerraldia burutu dute. URTE BERRIARI, ERRONKA BERRIAK. UDALBILTZA INDARTZERA GOAZ (2007-12-28)[ alorrak: Udalbiltza ]
Udalbiltzaren berrantolaketa, pizkundea eta suspertzea nazio bat gara!Euskal Herriko kirolari guztiok batuko gaituen federazioak behar ditugu(2007-12-27)[ alorrak: Udalbiltza ]
Euskal Herriko Kirolariek agerraldia eskaini zuten Abenduaren 29rako ESAITek deituriko MANIFESTAZIO NAZIONALEAN parte hartzera deituz eta ADIERAZPEN BAT LUZATU ZIOTEN EUSKAL HERRIARI.Udalbiltzak lerro hauen bidez, bat egiten du aipatu adierazpen eta deiarekin. ABENDUAREN 22an EHNA ERABILI EGUNA OSPATU ZEN BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK(2007-12-26)[ alorrak: Udalbiltza ]
Aipatzen ari garen bezala, euskal nortasuna eta identitatea ez dira errespetatuak Gobernu Espainiar eta Frantsesaren eskutik. Baina egungo instituzioak kudeatzen dituztenen aldetik ere, euskal nortasuna eta identitatearen aurkako urraketak ematen dira. EUSKAL HERRIA NAZIOA DELAKO "EHNA ERABILI EGUNA" ETA "EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAREN" EGUNAK BABESTEN DITU UDALBILTZAK(2007-12-21)[ alorrak: Udalbiltza ]
Lerro hauen bidez abenduaren 22rako Bai Euskal Herriaren eskutik deituriko "EHNA erabili eguna" eta abenduaren 29rako Euskal Herriko Kirol Selekzioaren egunak direla eta, Udalbiltzak ekimen hauek babestu eta txalotzen ditu. UDALBITZAKO AUZIPERATUEN BATZARRAK HAINAT HERRIETAKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEKIN(2007-12-20)[ alorrak: Udalbiltza ]
Abenduaren 7an Udalbiltza auzian, auziperatuek emaniko agerraldian adierazi zuten moduan, hainbat udalerrietako hautetsi eta hautetsi ohiekin harremanak ireki eta bilkurak egiteko borondatea adierazi zuten. Harreman horietan lehen urratsak ematen ari direla esan dezakegu, pasaden abenduaren 15ean Lea Artibaiko eskualdean eta bart Oiartzunen eginiko bilkurekin. UDALBILTZA AUZIKO AZUIPERATEUK AGERRALDIA BURUTU DUTE (2007-12-07)[ alorrak: Udalbiltza ]
Udalbiltza auzian inputaturiko 22 lagunetatik 11 batu gara hemen gaur. Udalbiltzarekin bat egin eta gure hautetsi zereginekin konpromisoa hartu genuelako, eta lan horregatik zigortu nahi gaituzte. |