Euskal Diasporaren Nazioarteko Elkartea

Euskal Diasporaren Nazioarteko Elkartea
Euskal diaspora bat Euskal Herrira hurbiltzeko eta Euskal Herriarekin konpromisoa edukitzeko lanean ari da orain dela urte askotatik. Diaspora horren baitan dago Euskal Diasporaren Nazioarteko Elkartea. Elkarte horrek posta elektronikoko taldeen bitartez lan egiten du batik bat. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko foroak ditu euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, postugesez eta ingelesez. Elkarte independentista da eta bere helburua Euskal Herrirako askatasuna eta bakea nahi duten euskaldunak elkartzea da. Elkarteak interneten eta euren herrialdeetan antolatzen ditu Euskal Herrirako askatasuna eta bakea nahi duten euskaldunak eta Euskal Herriak espainiar eta frantziar estatuekin duen gatazkaren informazioa zabaltzen du. Euskal Diaspoaren Nazioarteko Elkarteak lan garrantzitsua egiten du 20 herrialdetan baino gehiagotan informazioa zabaltzen eta bidegabekeriak salatzen. Herrialde horietan guztietan kide aktiboak ditu. Egunero argitaratzen du "Berriak" buletina eta bertan Euskal Herriko albisteak ematen ditu. Buletin horren bidez, diasporak gure herriaren egoeraren berri edukitzen du.

Elkartearen web orri nagusia bisitateko, honako helbidean sartu behar duzu:

http://euskalherria.cjb.net .

Posta‑zerrendak honako helbideetan daude:

http://groups.yahoo.com/group/vascosdiaspora (gaztelaniaz)

http://groups.yahoo.com/group/diasporavasca-euskera (euskaraz)

http://groups.yahoo.com/group/ (ingelesez)

http://groups.yahoo.com/group/diasporavasca-francais (frantsesez)

http://groups.yahoo.com/group/diasporavasca-portugues (portugesez)