Diaspora |
Mexikoko euskaldunakMexikoko euskaldun mordoek ere badute interneteko foroa. Taldea Jaione Arrieta Galarragak koordinatzen du (Mexiko Hiriko euskal etxearen lehendakariordea ere bada Jaione Arrieta) eta bere helburua Mexikoko euskaldun guztiek komunikazio zuzena edukitzea da euskal komunitateak egiten dituen jardueren berri edukitzeko. Taldeak 250 kide ditu gaur egun. Taldearen web orria honakoa da: http://www.vascosmexico.com . Orri horretan, posta‑zerrendan sartzeko izena eman daiteke. |