Diaspora |
IBO: Estatu Batuetako korrontea
Estatu Batuetako euskaldunek International Basque Organization erakundea sortu dute. Erakundea gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde demokratikoa da eta Euskal Herriko giza eskubideen eta eskubide zibilen urraketez jabetzeko lan egiten du.
IBOk euskal gaiei buruzko informazioa zabaltzen du iparramerikarrei ohartarazteko "Euskal Herrian giza eskubideak eta eskubide zibilak bortxatzen direla" eta "euskaldunen atsekabeen eta ikuspuntuen" inguruko informazioa emateko. Horrez gain, nazioarteko erakundeengana heldu nahi du, Euskal Herrian eskubideak urratzen direla jakinarazteko. Erakundearen web orria honakoa da: http://www.euskojustice.org. Ingelesez eta gaztelaniaz dago. |