Lizarrako udalen batzarraren 75. urteurrenean Udalbiltzaren berrantolaketaren alde 75 udal hautetsiek plazaratu egin duten adierazpena:
Euskal Herria, Europako herririk zaharrenetariko bat izan arren ez dago egungo mundu mailako mapa ofizialetan, estaturik gabeko nazioa baita.
Gaur egun pairatzen dugun estaturik gabeko nazio izate hau berriz, ez da euskal herritarrok demokratikoki erabaki egin dugun estatusa. Herri honek Europako beste nazio asko bezala, erdi aroan bere garapen politiko instituzionalari ekin zion eta kanpoko potentziak izan ziren XIII, XVI, XVII eta XVIII mendeetan, indarrez, era progresibo batean bide hori moztu zutenak. XIX eta XX mendean saiakera asko izanagatik ere, euskal herritarrok ez dugu estatu garaikide osatzerik izan, eta horren ondorioz XXI mendean Europar Batasuneko kide izateko beto jaso egin dugu orain arte.
Euskal Herria bere buruaren jabetza berreskuratzeko eskubidea du. Ondoko auzokideekin ze harreman mota izan nahi dugun erabakitzeko eta berezko egituratze instituzionala definitzeko, erabili nahi dugu eskubide hori. Zerbait berririk ez da. Azken bi mendeetako epe honetan soilik, Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herria politiko eta instituzionalki aitor dezaten behin eta berriro errepikatu egin dira saiakerak: 1795an, 1808an, 1838an, 1872-76an, 1883an, 1884-91an, 1913-18an, 1931an, 1940an, 1967an, 1976an, 1999an eta gaur bertan abian dagoen ekimena.
Une berezi honetan urteurrenaz baliatuz horietako saiakerak gogora ekartzea balore duela iruditzen zaigu. Euskal Herriaren aitortza politiko eta erakundetzearen aldeko saiakera anitz hauetan udal eta udal hautetsiak aitzindariak izan dira. Horren lekukoak dira 1931ko Lizarrako udalen batzarra, 1976ko alkateen mugimenduak antolaturiko Bergarako udalen batzarra edo oraintxe bertan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bultzatzen diren sinadura bilketa erraldoia.
Duela 75 urte Lizarran burutu zen udalen batzarra bereziki gogora ekarri nahi dugu.1931ko ekainaren 14an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko 427 udaletako ordezkariek Lizarrako “euskal estatuaren estatutu orokorra ” izeneko agiria onartu zuten. Testu horretan lau herrialdeetako konfederazioari estatu izaera ematen zitzaion neurrian, Espainiako errepublika federalean baitan bada ere, Euskal Herriaren aitortza politiko instituzionala zekarren. Beste aldetik, hizkuntza eskubideei dagokionez euskarari ofizialtasuna ezartzen zitzaion 4 lurralde horietan lehenengo aldiz.
Hala ere, ekimena ez dugu iraganari begira plazaratzen, orainaldia eta etorkizunari begira baizik. Udal hautetsiek Euskal Herriaren aitortzaren aldeko aldarrikapena jorratzea ez da iraganeko zerbait. Egun, Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Zuberoako auzapezen ekimenez duela 200 urte Nafarroaren ezabatze politikoak sortu zuen egoerarekin amaitzeko eta Frantziako estatuak berari dagokionez Euskal Herriko lurraldetasuna eta berezko izaera politiko instituzionala aitor ditzan erreferenduma deitzeko beharrezkoa den sinadura bilketa erraldoia hasi dira burutzen. Bestetik, Europako herri asko –Montenegro azkena- bide hau arrakastaz egin duten ikusita, Euskal Herrian irekitzen ari den prozesua azken ondorioetara eramateko haize berri bat jaso egin dugu. Ukatze politikoa gatazka eragin duen neurri berean, Euskal Herria eta euskal herritarren aitortza politikoa konponbidearen gakoak baitira.
Aldarrikapen batetik bestera, 1931tik 2006ra, 75 urte igaro dira baina Euskal Herria politiko eta instituzionalki aitortzearren udal hautetsiek adierazten duten borondate berbera antzematen da bietan. Hautetsien prestutasuna ez da ahuldu denboraren poderioz. Arazo guztien gainetik, prestutasun hori gauzatzen ari da XX. mendearen amaieran ia bi mila udal hautetsiek euskal herritarrek emaniko botoen araberako nazio instituzioa osatu zutenetik eta horren lekukoa da hain zuzen ere, gaur ekimen honen bidez gertakizun hori gogoratu izana.
Horregatik 1999ko irailaren 18an, Udalbiltzaren eratze ekitaldian aldarrikatu zituzten helburuak indarrean darraiela diogu:
1.- "Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzea.
2.- Euskal herriaren egituraketa politikoa eraikitzeari laguntza ematea, lurraldetasuna lekuko izanik eta sei euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
3.- Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa ulerturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta partehartze askean oinarriturik.
4.- Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntza, kultura, kirola, ingurugiroa, lurraldearen antolaketa, ekonomi garapena eta ongizatea bezalako esparruetan udal ordezkarien ekintza bateratuei aukera emanez.
5.- Nazioartean, Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa ihardun nahi duela Europako geroko egituraketan eta instituzioetan ere".
Are gehiago, abiatzen ari den prozesua printzipio horietatik bultzatzeko konpromisoa berretsi nahi dugu. Prozesuaren beharrei aurre egiteko Udalbiltza berrantolatu eta berrindartu behar dugu, Euskal Herriko udal hautetsiaren gunea bilakatuz. Udalbiltzaren berrantolaketa bultzatzeko garaia da, Nazio Eztabaida Guneak ezarritako baldintzen arabera: Euskalduna Jauregian onartutako bost printzipioak, Eskubideen Karta eta herritarrek emaniko botoak errespetatzea dira zutabeak. Badakigu, orain arte bezala, ez dela bide erraza izango, baina jakin badakigu elkarlanerako prest dauden udal hautetsiak daudela herrietan, eta prest gaude alderdikeriak gainditu eta udal hautetsi guztien gunea berrosatzeko urratsak emateko.
Ez gara zerotik hasten. Aspaldin ari gara herriz herri harremanak bultzatzen eta Aberri egunean izaniko erakunde ekitaldi andana lehenbiziko urrats positibotzat jotzen dugu. Euskal Herriak bere garapen osorako behar dituen instituzio egokienetatik urrun gaude baina Udalbiltzak udal mailan hutsune hori bete nahian lana egiten ari da gogor.
Helburu hori lortzearren, Lizarrako estatutua onartu zutenen borondateari segida ematen, hemen behean sinatzen dugun udal hautetsiok Udalbiltza berrantolatzeko konpromiso publikoa adierazten dugu. Honen bestez, gainontzeko Euskal Herriko udal hautetsiekin harremanetan jartzeko dinamika iraunkor eta agiri honi atxikitzeko prozedura abian jartzen dugu.
Lizarran, 2006ko ekainaren 14
SINATZAILEAK:
ARABA
Amaia Axpe Axpe, Aramaio
Txetxu Urtaran Kintana, Kuartango
Ana Nogueira Murua, Legutiano
Iban Martinez de Osaba Arregi, Asparrena
Iñaki Olalde Arana, Agurain
Rufino Santocildes Orue, Urkabustaiz
Pablo Gorostiaga Gonzalez, Laudio
Jon Basterra Fernandez, Kanpezu
Juan Jose Bartolome Treceño, Amurrio
BIZKAIA
Igor Meñika, Arantzazu
Pili Askorbebeitia, Getxo
Rodolfo Bakeriza, Berriatua
Kepa Camino, Galdames
Andoni Garai, Dima
Maribi Ugarteburu, Amoroto
Dabi Alonso, Bilbo
Zigor Txopitea, Lekeitio
Jon Bollar, Aulesti
Xefe Ziarrusta, Dima
Guillermo Bio, Sopela
Loren Arkotxa, Ondarroa
Aritz Otxandiano, Otxandio
GIPUZKOA
Arantxa Aburuza Alkorta, Aduna
Igor Elorza, Zerain
Olatz Amondarain, Alegia
Maixabel Arrieta Galarraga, Amasa-Villabona
Asier Mujika Otegi, Arama
Xabier Iturrioz Oiarbide, Itsasondo
Amaia Iztueta Mendizabal, Ordizia
Luis Mari Telleria Lezeta, Segura
Jokin Zubeldia Aranburu, Zaldibia
Nerea Goikoetxea Aizpurua, Zestoa
Juan Manuel Erasun Eizmendi, Zizurkil
Peio Gaskon, Irun
Xabier Iragorri, Oiartzun
Josetxo Ibazeta, Donostia
Juan Karlos Alduntzin, Pasaia
Eli Laburu, Astigarraga
Eneritz Gurrutxaga, Errenteria-Orereta
Zigor Iriondo, Lasarte
Mikel Mitxelena, Lezo
Arantza Manterola, Usurbil
Xabier Zubizarreta, Arrasate
Izaskun Txintxurreta, Hernani
Miren Legorburu, Hondarribia
LAPURDI
Ixabel Etxeberria, Urruña
Beñat Bidegain, Mendiondo
Pierre Haira, Uztaritze
Ottabi Irigoyen, Bidarte
Andre Nemery, Senpere
Battitte Ameztoi, Uztaritze
Ramuntxo Mintegi, Ziburu
Xabi Larralde, Baiona
Beñat Elizondo, Urruña
Serge Harisgain, Senpere
Dominique Duhalde, Lekuine
Noelle Daguerre, Uztaritze
Nicole Harriague, Lekorne
NAFARROA BEHEREA
Estitxu Zabarotz, Aldude
Luxi Oxandabaratz, Gamarte
Mizel Alibert, Uharte-Hiri
Maider Irigoien, Ibarla
NAFARROA GARAIA
Idoia Elarre Elizondo, Espartza
Bittor Leal, Lizarra
Jesus Mendieta, Arbizu
Jose Migel Azpiroz, Larraun
Isabel Antxo, Iriberri
Imanol Perotxena, Anue
Alejandro Belzunze, Garralda
Anselmo Fernandez, Deierri
Benito Alberro, Basaburua
Karlos Indurain, Tafalla
Alberto Erdozain, Orbaitzeta
Kike Paskual Juanto, Itzaltzu
Enrike Miranda, Zizur Zendea
Juan Bautista Mariñarena, Etxarri-Aranatz
Bittor Etxeberria, Oteitza
Jabier Anda, Bakaiku
ZUBEROA
Ruben Gomez, Liginaga-Aztue
2006ko Aberri Eguna
“Udalbiltza berrantolatzeko dinamika zabalak, urrats berrien bidez, martxan darrai”