UDALBILTZA Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra da. 1999ko irailaren 18an, Bilboko Euskalduna Jauregian zazpi lurraldeetako ia 2.000 udal hautetsik sortu zutenetik, orduan finkatu zituzten printzipioen esparruan kokatu du Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, nazio eraikuntza prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
Printzipio horretan oinarritzen dira Udalbiltzak nazio eraikuntzan diharduten mugimenduekin, eragileekin eta egitasmoekin hitzartutako elkarlan akordioak.