banner

UDALBILTZA - NAZIO GARAPEN BILTZARRA: Nazio Eraikuntza

UDALBILTZA - NAZIO GARAPEN BILTZARRA: Nazio Eraikuntza
Nazio eraikuntzarako hitzarmen estrategikoa sinatu dute Udalbiltzak eta Nazio Garapenerako Biltzarrak.

Udalbiltzako lehendakari Loren Arkotxak eta, Nazio Garapenerako Biltzarraren izenean, Jagoba Zuluetak nazio eraikuntzan elkarlanean jarduteko hitzarmena sinatu zuten komunikabideen aurrean. Udalbiltzako lehendakariarekin batera, honako udal hautetsi hauek hartu zuten parte hitzarmena sinatzeko ekitaldian: Nazioarteko Batzordeko buru Miren Odriozolak, Sozio-ekonomia Batzordeko buru Markel Arizmendik eta Berrantolaketarako Batzordeko buru Iñaki Olaldek.

Nazio Garapenerako Biltzarrari dagokionez, berriz, Maite Aristegi, Iñaki Soto eta Karmele Lopez de Ipiña Peña izan ziren ekitaldian Jagoba Zuluetarekin batera.
Hitzarmen honen arabera, nazio erakundeak Nazio Garapenerako Biltzarra hartuko du gizarte erreferentetzat, Nazio Garapenerako Biltzarra nazio eraikuntzan diharduten eragileak biltzen dituen gunea denez gero; Nazio Garapenerako Biltzarrak, berriz, Udalbiltza hartuko du erakunde erreferentetzat. Gainera, aurrerantzean alorrean alorreko hitzarmen zehatzak egiteari bide eman diotela adierazi zuten.