UDALBILTZA-WU SHU
Udalbiltzako eta Munduko Txapelketan kirol honetako lau domina eskuratu berri dituen Euskal Wu Shu Federazioko kideek hitzarmena sinatu dute, talde horrek nazioartean Euskal Herria ordezkatzen jarrai dezan bermatzearren. Halaber, nazio erakundeak munduaren aurrean Euskal Herria ordezkatu nahi duten kirolari guztiei laguntzeko konpromisoa adierazi du.
Horiek hala, Udalbiltzako ordezkari Juan Manuel Erasunek esan duenez, "Udalbiltzak ez du ulertzen Euskal Herrian diharduen hainbat erakundek eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak inongo diru laguntzarik ez eman izana gaur egun nazioartean Euskal Herri gisa jarduteko aukera duen selekzio bakarrari. Nolanahi ere, are mingarriagoa gertatzen zaigu Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria komunikabideetan agertu izana, diru laguntzak ukatzeko justifikazioa lotsarik gabe azaltzeko".
Hori guztia dela-eta, Udalbiltzak Wu Shu Federazioari diru laguntza ematea erabaki du, eta aurrerantzean ere ahal duen heinean laguntzen jarraitzea, Euskal Herria nazioartean ordezkatzen jarrai dezan; era berean, elkarlanerako konpromiso bera azaldu nahi dio munduan Euskal Herriaren izenean aritu nahi duen kirolari orori.
UDALBILTZA – IPARRA HEGOA UDALBILTZA - EUSKAL DIASPORA NAZIOARTEKO ELKARTEA
|