banner

UDALBILTZA – EUSKAL IRRATIAK

UDALBILTZA – EUSKAL IRRATIAK
Elkarlan akordio honen bidez, Udalbiltzak “Euskal irratiak 2005-2010” etorkizuneko apustu eredugarria sustatu nahi du, ikus-entzunezkoak garrantzi berebiziko eta estrategikoa duela uste baitu herrien garapenean eta hizkuntzaren normalizazioan. Urteetan lan eskerga egin ondoren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako euskarazko hedabideek lorturiko emaitzak ezartzen lagundu nahi dugu.