banner

Heldutasuna (2002-2003)

2001ean eta 2002an izandako garapenaren ondorioz, Udalbiltzaren eragingarritasun politikoa maila gorenera iritsi zen. Horren adierazgarri dira, batetik, 2002ko azaroan Tolosan izandako IV. Batzar Nagusian aurkeztu zen Euskal Herriaren Eskubideen Karta eta Nazio Eztabaidaren inguruan egindako hausnarketa eta, bestetik, urte bereko abenduan Donostian egin zen Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia. 2002. urtearen amaieran lorturiko heldutasuna oso oinarri sendoa izan zen Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontze aldera beste urrats bat emateko. Urrats horren isla izan zen 2003rako onartu zen plangintza.