banner

Udalbiltzaren aurkako eraso juridiko-politikoa eta poliziala (2003)

Udalbiltzaren aurkako eraso juridiko-politikoa eta poliziala
2003ko apirilaren 29an, Estatu espainiarreko Poliziak Udalbiltzako zortzi kide atxilotu zituen Baltasar Garzón epailearen aginduz: Miriam Campos, Eider Casanova, Lander Etxebarria, Oskar Goñi, Leire Idoiaga, Txema Jurado, Larraitz Sanzberro eta Karmele Urbistondo. Operazioa agindu eta 24 ordura, atxilotuek epailearen aurrean deklaratu zuten, eta hark guztiak espetxeratzeko agindua eman zuen. Bitartean, Estatu espainiarreko Poliziak Astigarragako, Bilboko, Gasteizko eta Iruñeko egoitzak miatu eta zigilatu zituen, materiala eraman zuen.

Udalbiltzaren jarduera bertan behera behin behinikoz utzi zuen, "ETAren tresna" izatea leporatuta. Atxilotuei, berriz, ETAko kide izatea leporatu zien eta, haren aginduei jarraiki, AUB eta herri plataformak sor zitezen sustatzea.

Udalbiltzaren aurkako eraso juridiko-politikoa eta poliziala
Eraso honi aurre egiteko gizarte eragile eta alderdi politiko nahiz sindikatuetako ordezkariekin bilkura egin ziren Udalbiltzako ordezkariak Astigarragako udaletxean. Beste aldetik, hamarna herrietako hautetsik bat bateko bilkura burutu zuten astigarrako pilotalekuan. Azkenean, bi urte eta erdi bilerarik egin gabe pasatu ostean, Udalbiltzaren bi adierazpenek bilera egin zuten, polizia operazioaren ondoren elkarlana sustatzearren.

Textuinguru horretan, Maribi Ugarteburu, Udalbiltzako bozeramaleak adierazpenak egin zituen. Komunikabideen aurrean, ekintzen segida nabarmendu zuen: "Ez dugu sinisten kasualitateetan. Hautu politiko baten hauteskundeetako presentzia erabakitzear dagoen egunean eta geuk lanean aurrera egiteko erabakia berretsi dugunean, orduan, 48 orduko epean izan da operazioa", erantsi zuen Ugarteburuk.

Bere ustez, "euskaldunon aurkako gerra eta eraso estrategiaren beste atal bat izan zen" Baltasar Garzón epaile espainiarrak erakunde nazionalaren aurka agindu duen operazioa. "Iragarritako operazioa zen hau. Garzónen autoan deliturik leporatu ez arren, 35 orrialdetan barrena dihardu delako auto horrek Udalbiltzaren inguruan" baieztatu zuen Amorotoko alkateak.

Amaitzeko, Ugarteburuk dei bat egin nahi izan zuen: "Ez dezagun ahaztu Udalbiltza atxilotuek baino gehiagok osatzen dutela. Hautetsien biltzarra da eta, alde horretatik, siglak alde batera utzi, zoritxarren irakaspenak atera eta, aurrera egin dezan, Udalbiltza elkarrekin bultza dezagun eskatuko nieke hautetsi guztiei".

Bilkura erronda egin ondoren, Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari lelopean nazio manifestaldi bat maiatzaren 10erako deitzea Bilbon erabaki zuten.

Maiatzaren 7an udal hautetsiek ez ohiko batzar burutu zuten Tolosako Leidor antzokian eta "egoera politiko larri horren aurrean, duintasunerako deia zabaldu nahi izan zuten".

EranskinaTamaina
DUINTASUNERAKO DEIA.doc23.5 KB