Hogei bat alkateren gonbita

Hogei bat alkateren gonbita
1999ko ekainean, Euskal Herri osoko 21 alkatek urte hartako otsailaren 6an Iruñeko Karlos III zinema aretoan egin behar zen batzarrean parte hartzera gonbidatu zituzten udal ordezkari guztiak.
Bilera egiteko arrazoiei dagokienez, nabarmendu zuten Euskal Herriak lurralde guztiak ordezkatuko zituen egiturarik ez izatea XXI. mendearen atarian. Hautetsiek udalek gure herriaren historian izan duten garrantzia gogorarazi zuten eta lurralde guztietako udalen parte hartzea aldarrikatu zuten, “sei euskal lurraldeetan dagoen erakunde juridiko politiko bakarra” osatzen duten aldetik.

Euskal Herriaren lurraldetasuna oinarri hartuta, alkateek erantsi zuten eztabaida batzar gisa proposatu zen erakundea kohesio tresna ere izan zitekeela aldi berean, baita Euskal Herriaren errealitatea nazioartean ezagutarazteko bitartekoa ere. Orobat, Udabiltza sortzeko lehenengo urratsa eman zuten 21 alkateek nabarmendu zuten nazio erakundea oso baliagarria izango litzatekeela euskal udal guztien arazo eta erronka komunei aurre egiteko.