Udalbiltzaren aurkako epaiketaren ataritan garen honetan, auziperatuak diren hautetsi ohiek dinamika berrian abian jarrai dute. Zuengana gerturatzen gara hautetsi eta hautetsi ohiei deia luzatzen dizuegu, zuon atxikimendua ematera:
Nazio Batuek Giza Eskubideen bermearen eta erabilpenaren zaintzaz arduratzeko dituzten tresnei (Giza
Eskubideen Nazio Batuen Kontseilua).
Honako erakunde hauek Giza Eskubideen bermearen eta erabilpenaren zaintzaz arduratzeko dituzten
tresnei, Europar Batasunak (Europako Parlamentuaren Giza Eskubideen Batzordea), Europako Kontseiluak
(Giza Eskubideen Komisarioa; Giza Eskubideen eta Arazo Juridikoen Zuzendari Nagusia) eta Europako
Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea –ESLA/OSCE– (Instituzio Demokratikoentzako
eta Giza Eskubideentzako Bulegoa - ODIHR)
____________________________________________ jaunak/andreak, __________________ agintaldian
________________ lurralde/probintziako __________________ (e)ko/go Udaleko hautetsia/
zinegotzia naizen/izan naizen honek,
Honako hau adierazi nahi dut:
1. “Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarra, UDALBILTZA”, Euskal Herriaren lehen instituzio
nazionala, 1999ko irailaren 18an sortu zen, euskal zazpi lurraldeetako 1.700 udal hautetsi baino gehiagoren
borondatez, Euskal Herria nazioa dela adierazteko; nazioartean Euskal Herria berezko nazio eta nazio
berezitu gisa aldarrikatzeko; Euskal Herriaren egituraketa instituzionala eraikitzen laguntzeko; nazio
eraikuntza bultzatzeko; eta udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzeko, hizkuntzaren, kulturaren,
kirolaren, ingurumenaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean besteak beste.
2. Instituzio honen sorrera eta garapena Herrien determinazio librearen eskubidearen babespean kokatzen
da, baita elkartze eta adierazpen askatasun eskubideenean ere. Hainbat nazioarteko itun dira eskubide
hauek jasotzen dituztenak, besteak beste “Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna” eta “Ekonomi,
Giza eta Kultur Eskubideen Nazioarteko Ituna”, 1966ko abenduaren 16koak; Nazio Batuen Batzar
Nagusiaren “2625 (XXV) Ebazpena”, 1970eko urriaren 24koa; Helsinkiko “Europako Segurtasunerako eta
Elkarlanerako Konferentziaren bukaerako Akta”, 1975ko abuztuaren 1ekoa; edo “Gutxiengo Nazionalak
Babesteko Europako Kontseiluaren Esparru-Hitzarmena (788/94.CON), 1994ko azarokoa. Europan badugu
Estaturik gabeko herriak ordezkatzen dituzten mugaz gaindiko instituzio nazionalak, hala nola,
Sámediggi, Sami Herriaren legebiltzar hautatua; edo Assemblea de Regidors i Regidores de Cultura i Medi
Ambient del País Valencià, Catalunya, Illes Baleares, Catalunya Nord (Estatu Frantsesa), Franja, Andorra i
l’Alguer (Sardinia) delakoa.
3. UDALBILTZAk gauzatutako jardueren garapenaren zilegitasuna herritarren borondatez hautaturiko
hautetsietatik eta Udalbatzetatik datorkio. Halaber, lehen atalean jasotako arloetan garatutako lanak
Euskal Herriko erakunde publiko zein gizarte eta kultur eragileen aintzatespen zabala jaso du eta UDALBILTZA
lurralde desberdinetako udalen arteko elkarlanerako jarduera-eremu guztiz positiboa dela nabarmendu
du.
4. 2003ko apirilaren 23an, Estatu espainiarreko agintariek polizi operazio bat agindu zuten, Entzutegi
Nazionaleko Instrukzioko 5. Epaitegi Zentralaren zuzendaritzapean; horren ondorioz, UDALBILTZAko
hainbat udal hautetsi eta langile izan ziren atxilotuak. Atxilotutako guztiei euren eskubideen suspentsioa
eta inkomunikazioa ahalbidetzen duen legedia ezarri zitzaien, UDALBILTZAren jarduera terrorismotzat
har daitekeenaren salaketa aintzat hartuz. Harrez gero, 22 pertsona, instituzioko udal hautetsi eta langileak,
auziperatzeko agindua eman zen. Aurki, pertsona hauek guztiak, baita UDALBILTZA instituzioa bera
ere, terrorismoaren akusaziopean epaituak izango dira.
5. Idatzi honen bidez, Espainiako Erresuma salatzen dut, Biltzarreko 22 hautetsi eta langileri terrorismoa
leporatzeagatik, jarduera bidezko, publiko, aintzatetsi eta zilegiak egiteagatik; izan ere, akusazioen
kalifikazioetan ez da ekintza-delitu zehatzik jasotzen eta terrorismo delitua gizarte, kultura eta politikako
eremuetara zabaltzen da, oinarri demokratikoak hautsiz. Euskal Herriko Udaletatik demokratikoki eraikitako
Biltzarra kriminalizatu eta legez kanpo jartzeko saiakera salatzen dut, baita jasan behar izango duten
epaiketa ere.
6. Eskaera egiten diet, goian zehaztutako instituzio eta arduradunei, auzi honen azterketa eta jarraipena
egiteko dagozkien prozedurei bide eman diezaieten eta Euskal Herriak eta bere instituzioek, herritarrek
askatasunez eta demokratikoki hautatutako ordezkarien borondatearen arabera, bere instituzioak
sortu eta garatzeko eskubidea babes dezaten.
Euskal Herria, 2008 ekainean.