Euskal Herriko Udal Ordezkarien Biltzarra

Euskal Herriko Udal Ordezkarien Biltzarra
21 alkateen deialdiari erantzunez, 1999. urteko otsailaren 6an Euskal Herri osoko 317 herritako 666 alkate eta udal ordezkari bildu ziren Iruñeko Carlos III.a aretoan. Aurreko egunetan ekitaldi hura manipulatzeko egindako saiakerak salatzeaz gain, bilkura hartan aho batez onartutako adierazpenak beharrezkotzat jo zuen Euskal Herria hiru administraziotan zatituta egotea gainditzea, Euskal Herriaren garapen osoa eragotzi duelako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko beharrezkoa delako. Halaber, ekimenaren erabateko demokratikotasuna aldarrikatu zen, udal hautetsiek elkarrekin lan egiteko zuten eskubidearen eta borondatearen zilegitasunean oinarrituta baitzegoen. 21 alkateen proposamena aho batez onartu ondoren, biltzarreko politika eta lurralde aniztasuna ordezkatzen zuten hamar alkatek osatutako Batzorde Iraunkorra aukeratu zen. Batzorde horrek udal arloko erakunde nazionala eratzea eta aurretik egin beharreko lanak gauzatzea hartu zuen bere gain.

EranskinaTamaina
Euskal_Herriko_Udal_Ordezkarien_Aldarrikapena.pdf78.96 KB
Euskal_Herriko_Udal_Ordezkarien_Biltzarra.pdf127.75 KB