Udal hauteskundeak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian

Hauteskunde sistema ezberdinek Euskal Herriko errealitate politikoa islatzen dute. Izan ere, udaletako hautetsi kopuruaren eta biztanleriaren arteko proportzioa ez da bera Euskal Herri osoan. Horrez gain, hautatzeko sistemaren arauak ezberdinak dira Estatu frantsesean eta Estatu espainolean: gehiengoaren araberakoa da bata, eta proportzionala bestea. Legealdiak ere ezberdinak dira eta, beraz, hauteskundeek ez dute bat egiten: sei urtetik behin egiten dira batean, eta lau urtetik behin bestean.

Euskal Herriko Udal Ordezkarien Biltzarra egin eta lau hilabetera, ekainaren 6an, udal hauteskundeak egin ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian.