BAI EUSKAL HERRIARI-k gogor salatzen du Espainiar Gobernuaren ofentsiba (2007-09-13)[ alorrak: Udalbiltza ]
Egun Euskal Herriak sufritzen duen ukazio eta zapalkuntzaren haritik sortu zen UDALBILTZA. 1999ko irailaren 18an, Bilboko Euskalduna jauregian, Euskal Herri osoko 2000 udal hautetsi baino gehiagoren babesarekin sortu zen era modernoko Euskal Herriko lehen instituzio nazionala. Euskal lurralde guztietako ordezkariez osaturiko instituzio nazional bakarra izatez gain, Euskal Herri osotik eta Euskal Herri osora begira jarduten duen instituzio bakarra da UDALBILTZA. Horrexegatik izan zen erasotua 2003an, Espainiar estatuak, Auzitegi Nazionala eta poliziaren bidez UDALBILTZA desagerrarazi nahi izan zuen. UDALBILTZA euskal herritarron nahi eta borondatearen isla da. Bere buruaren jabe izateko determinazioa duen nazio baten ardaska gaztea da. UDALBILTZAren aurkako zigor eskaera hau, euskal jendartearen eskubideen AZKEN HILABETEETAN, Espainiar Gobernuak, Euskal Herriaren aurkako ofentsiba politiko gogor bat abian jarri duela sumatzen hasiak gara; eta ofentsiba horren baitan kokatzen dugu UDALBILTZAko auziperatuen aurkako azken espetxe eskaera ere. Espainiar Gobernutik entzungor egiten zaio euskal jendarteak bere etorkizuna erabakitze nahiaren aldarriari eta pauso praktikoak ere ematen hasi da euskal identitatea odolustu nahian. Horren adibide garbia dugu Ikurriñaren afera. Pasa zen astean, Lizartzarren borondatearen gainetik, indarrez inposatu zuten Espainiar ikurra udaletxean eta gaurko deklarazio hartzearen ondotik epaituak izango dira inposaketa salatu zuten herritar batzu. Bien bitartean legez eta indarrez debekatzen dute Ikurriña Nafarroa Garaiko Udaletan. Horren ikusgai ditugu hainbat Udaletan jasaniko inabilitazioak edo Iruñeako Udaletxean San Fermin jaietan gertaturikoa. Jadanik, Espainiar gobernuak bandera espainola jartzera behartu nahi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako instituzio guztiak ere. Eta Gasteizko gobernuak bete egingo duela esan du. Agindua ez betetzeko aitzakiarekin ikur guztiak kendu dituzte. Beraz, egunen batean, berriro Euskara debekatzen badute mingaina moztu behar al dugu? Zertarako dago Gasteizko Gobernua euskal herritarron nahi eta borondatea defendatzeko ez bada? Gure nahi eta borondatea egunez egun borrokatzen dugulako jarraitzen du herri zahar honek bizirik. Bide honetan dei egiten diogu euskal jendarteari EZ DEZAN ONARTU UDALBILTZAren AURKAKO ERASORIK ez eta EUSKAL HERRIAREN AURKAKORIK. Bestalde dei egiten diegu euskal alderdi zein instituzioei, bitartekoak jar ditzaten UDALBILTZAren babeserako. Behin betiko, ALDERDI ETA POSIZIO POLITIKOEN INGURUKO BORROKAK ALDE BATERA UTZI, ETA EUSKAL HERRIAREN DEFENTSAN KOKATU DAITEZEN. [ Hizkuntza: es ]
|