2000ko Aberri Eguna

2000ko Aberri Eguna
Aberri Egunean baterako ekitaldiak egiteko deia izan zen krisi garai horretako Udalbiltzaren agerpenik indartsuena. Udal Hautetsien Biltzarreko Batzorde Iraunkorrak aurreko urtean egin bezala, Batzorde Eragileak agiri bat igorri zuen Euskal Herriko udal guztietara, baterako ekitaldiak egiteko deia egitearren. Ondorioz, jende andana bildu zen Euskal Herriko udaletxeen aurrean 2000ko apirilaren 23an.