banner

BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK, TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNA OSPATUKO DA IRAILAREN 22AN BILLABONAN (2007-09-19)

[ alorrak: Udalbiltza ]

BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK, TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNA OSPATUKO DA IRAILAREN 22AN BILLABONAN (2007-09-19)
Azken hilabetetan Euskal Herriaren nazio identitatea behin eta berriro erasotua izaten ari den honetan, BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok inoiz baino garrantzitsuago dela deritzogu erantzutea.

Erasoa eratortzen den zentzuan erantzutea hain zuzenki. Gure identitatea odolusteko saiakeran ari direnen aurrean, gure nazio izatea eta eskubideak aldarrikatu eta zabalduko ditugu; eta euskal naziotasunaren baitan indarrak bilduaz erantzungo diegu erasoei.

Irailaren 22an TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNA ospatuko da BILLABONAn. Egun osoko egitarau baten baitan ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdian. Ekitaldian BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak hitza hartzeaz gain, UDALBILTZAko ordezkari batek ere parte hartuko du.

Dei egiten diegu euskal herritarrei irailaren 22an ospatuko den NAZIOTASUN EGUNEAN parte har dezaten.

EGITARAUA+info: irailak 22 Billabona

10:00: Egunaren hasiera zazpi suzirien jaurtiketarekin.

10:00 / 13:00: Billabonako Udaletxean EHNAren TRAMITAZIOA burutuko dute UDALBILTZAko hautetsiek.
- EHNA egin nahi duenak, 3 argazki 15 euro eta padroi ziurtagiria aurkeztu beharko ditu.

11:00: ERREBOTE TXAPELKETA izango da Errebote plazan (Udaletxe aurrean).
- Garai bateko pilota joko onetan aditu eta habilenen arteko txapelketa burutuko da. Tartean Ipar Euskal Herriko irabazleak lehiatuko direlarik.

11:00: DULTZAINERO eta TXISTULARIen KALEJIRA

13:00: EKITALDI POLITIKOA herriko plazan.
- BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko ordezkari baten adierazpenak izango dira entzungai.
- UDALBILTZAko ordezkari batek hartuko du hitza.
- Herriko dantza taldeak dantza ikuskizun bereziak eskainiko ditu ekitaldiaren baitan.

14:30: HERRI BAZKARIA herriko plazan.
- Ostiral gauean hasita, txekor oso bat erreko da.
- 300 lagunentzako herri bazkaria prestatu da.
- Bazkariko txartelak Billabonako tabernetan izango dira salgai. Txartel hauek Tolosaldeko herrietara ere zabalduko dira.

18:30: TRIKI BERTSO POTEOA
- Herriko tabernetan ikuskizun bereziak izango dira.