banner

TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNA OSPATUKO DA IRAILAREN 22AN BILLABONAN BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK (2007-09-24)

[ alorrak: Udalbiltza ]

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak antolaturiko festa eta aldarrikapen egun izan zen.
Azken hilabetetan Euskal Herriaren nazio identitatea behin eta berriro erasotua izaten ari den honetan, BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok inoiz baino garrantzitsuago dela deritzogu erantzutea.
Erasoa eratortzen den zentzuan erantzutea hain zuzenki. Gure identitatea odolusteko saiakeran ari direnen aurrean, gure nazio izatea eta eskubideak aldarrikatu eta zabalduko ditugu; eta euskal naziotasunaren baitan indarrak bilduaz erantzungo diegu erasoei.

Hau dela eta 22.an giro ezin hobean BILLABONAN TOLOSALDEKO NAZIOTASUN EGUNA ospatu genuen. Aurrez bidalitako egitaraua betetzeko zailtasunak gaindituz, eguraldi kaxkarra zela eta, 300 bat lagunek parte hartu genuen eguerdian egindako ekitaldi eta bazkarian, errebote partida bertan behera gelditu zelarik euria ari zuelako.

Ekitaldian parte UDALBILTZAKO eta BAI EUSKAL HERRIARIko kide banak parte hartu zuten behin eta berriz Euskal Herriarentzat eta euskal herritarron hitza eta erabakiarentzat errespetua eskatuaz, eta azken egun hautetako etengabeko erasoak salatuaz, guztien artetik Lizartzako udaleko afera azpimarratuz eta lizartzarrei babes osoa eskeiniz.

Bukatzeko gure eskerrik beroenak Billabonako Udalari emandako babes eta laguntza guztiarengatik eta Billabonako biztanle zein komertzioei izandako prestutasun eta laguntzarengatik.

EGITARAUA+info: irailak 22 Billabona

10:00 – Egunaren hasiera zazpi suzirien jaurtiketarekin.

10:00 – 13:00 – Billabonako Udaletxean EHNAren TRAMITAZIOA burutuko dute UDALBILTZAko hautetsiek.
- EHNA egin nahi duenak, 3 argazki 15 euro eta padroi ziurtagiria aurkeztu beharko ditu.

11:00 – ERREBOTE TXAPELKETA izango da Errebote plazan (Udaletxe aurrean).
- Garai bateko pilota joko onetan aditu eta habilenen arteko txapelketa burutuko da. Tartean Ipar Euskal Herriko irabazleak lehiatuko direlarik.

11:00 – DULTZAINERO eta TXISTULARIen KALEJIRA

13:00 – EKITALDI POLITIKOA herriko plazan.
- BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko ordezkari baten adierazpenak izango dira entzungai.
- UDALBILTZAko ordezkari batek hartuko du hitza.
- Herriko dantza taldeak dantza ikuskizun bereziak eskainiko ditu ekitaldiaren baitan.

14:30 – HERRI BAZKARIA herriko plazan.
- Ostiral gauean hasita, txekor oso bat erreko da.
- 300 lagunentzako herri bazkaria prestatu da.
- Bazkariko txartelak Billabonako tabernetan izango dira salgai. Txartel hauek Tolosaldeko herrietara ere zabalduko dira.

18:30 – TRIKI BERTSO POTEOA
- Herriko tabernetan ikuskizun bereziak izango dira.