2001eko Aberri Eguna

2001eko Aberri Eguna
2001eko Aberri Eguna Euskal Herriko hainbat herritan ospatu zen apirilaren 15ean. Hala ere, nabarmendu beharreko zenbait ekitaldi ere izan zen: batetik, Lizartzako, Ezkio-Itsasoko, Arratzuko, Gatikako eta Aulestiko udalek Naziotasun Aitormenaren aldeko aldarrikapenarekin bat egin zuten egun izendatuan; bestetik, alderdi abertzale guztiek batera ospatu zuten Antzuolan, Amurrion, Hazparnen eta Bolibarren eta, azkenik, Udalbiltzaren Batzorde Eragileak Maulen egin zuen ekitaldia.

Denis Barbe Labarthe Mauleko auzapez sozialistak harrera egin zien hautetsiei Mauleko Herriko Etxean eta, ekitaldian, Udalbiltzak Zuberoa 2010 proiektuan parte hartuko zuela baieztatu zuen Batzorde Eragileak.

Aberri Eguneko ospakizunetan ikurrina goratu eta 2000. urteko ebazpena errepikatuz, "Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa" berretsi zuten herri gehienetan, Udalbiltzaren deialdiari erantzunez.