banner

UDALBILTZAREN ADIERAZPENA AZKEN ERASOAK DIRELA ETA (2007-10-05)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Azken egunetan estatu espainiar zein frantsesaren eskutik hainbat izan diren euskal herritarren aurka eman diren eraso eta atxiloketak, azkenak mahai nazionaleko kideena aurka bart gauen ezagutu ditugu. Eraso hauek guztien atzean espainiar eta frantziar gobernuak ditugu, zeinak euskal herriaren aldekoa hots eta indar oro geratu eta ahuldu nahi duten. Euskal Herriaren alde lan egin eta jardutea delitu bilakatuz.

Eraso horiek guztiak euskal herritar ororen eskubide zibilen eta politikoen aurkako eraso larriak dira. Inongo gobernuk ez du zilegitasunik Euskal Herrian agintzeko, bere jarduna euskal herritarrek argi adierazitako borondatean oinarritzen ez badu. Frantziako zein Espainiako estatuek ez dituzte bermatzen gure oinarrizko eskubideak. Hartara, astero ikusten dugu, salbuespeneko legeen eta epaitegien bitartez, bi estatuek euskal herritarren eskubideak urratzen dituztela. Espainiako zein Frantziako egungo legedien bidez ez dago euskal herritarren eskubideak bermatzerik: ez euskal herritarrenak, ez eta Euskal Herria aintzat hartzen duten proiektu politiko jakin batzuk landu eta aldarrikatu nahi dituzten herritarrenak. Euskal Herriak bere burua antolatzeko eskubidea du, eta horretaz baliatu behar du. Ahalmen hori bereganatu eta, giza eskubideei buruzko nazioarteko itunak oinarri, euskal herritar orori Euskal Herri osoan eskubide guztiak aitortu eta erabiltzeko bide emango dion esparru demokratiko eta marko berri bat eskuratu behar du, hori baita gatazka politikoa behin betiko gainditzeko era bakarra. Bide horretan, Udalbiltzak konpromiso irmoa adierazi nahi du.
Era berean Udalbiltzak gogor salatu nahi ditu azken egunetako eraso eta atxiloketak. Eta euskal herritar ororen aurkako erasoak amaitu eta askatuak izan daitezen exigitzen du.
Herri honen gehiengoak bere eskubideen jabe izan eta konponbidea nahi duen bitartean, espainiar eta frantziar estatuek errepresioaren eta gatazkaren luzamenduaren aldeko autua egiten dute. Azken lerro hauen bidez, espainiar eta frantziar gobernuari dei egin nahi diogu erantzukizun politikoz jokatu eta euskal herritar ororen eskubideak urratzeari utzi eta euskal herritarren borondatea errespeta dezan.