ESPAINIAR HISPANITATE JAIAREN AURREAN, NAZIO IZATEKO ESKUBIDEAREN ALDARRIKAPENA (2007-10-10)[ alorrak: Udalbiltza ]
Euskal Herriak herri gisa jarduteko eskubidea du, naziotasun eskubidea du. Urriak 12ko Hispanitate eguna dela eta, gure nazio izaera ukatzeko kutsu berezia duten data guzti hauetan, Euskal Herriaren eraikuntzan murgiltzeko eta euskal naziotasuna aldarrikatzeko deia luzatu nahi diogu euskal herritar orori. Herri guztiek euren burua antolatzeko eskubidea dutela dio Argeleko Kartak. Bestetik, Inori ez zaio berea ez den naziotasuna inposatuko baieztatzen du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak. Inposaketaz beteriko errealitateak, aldiz, kontrakoa adierazten du eta horren lekukoa da biharko data esanguratsua. Banderen aferarekin egiten ari diren bezala, Urriaren 12a edo uztailaren 14 bezala, Espainiako zein Frantziako besteak beste estatuen festa nagusiak izanik, mehatxu eta inposaketa gisa bizi dira Euskal Herrian. Euskal Herrian pairatzen dugun menpekotasuna goraipatzeko baliatzen baitute bi estatuek. |