Udalbiltzaren III. Batzar Nagusia. Miarritze

2001eko abenduaren 15ean Udalbiltzaren III. Batzar Nagusia egin zen Miarritzen, eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 439 udal hautetsi bertaratu ziren. Honako hau izan zen gai zerrenda:

1. Kudeaketa txostenaren aurkezpena.

2. 2001eko behin-behineko kitapena.

3. Barne araudiaren behin betiko onarpena.

4. 2002rako plangintzaren eta aurrekontuaren onarpena.

5. Batzorde Eragilearen izendapena.

6. Erakunde adierazpena.

Miarritzeko Batzar Orokorraren amaieran, Udalbiltzako lehendakari eta Ondarroako alkate Loren Arkotxak aurkeztutako "Euskal Herrian bakerako bideak garatzeko engaiamendua" erakunde adierazpena onartu zen. Hamar puntuko adierazpen horren bitartez, Udalbiltzak hurrengo hilabeteetan zeresanik zuten eragileekin elkartu eta bake bideak jorratzeko konpromisoa hartu zuen, gatazka gainditzeko.

Miarritzeko Batzar Orokorra abiapuntua izanik, Udalbiltzak garapen fasea izan zuen 2002. urtean, eta urtean zehar egindako lanak emaitza argia eman zuen: Udalbiltza nazio mailako erakunde erreferentea bilakatu izana euskal gizartearen aurrean.

EranskinaTamaina
EUSKAL_HERRIAN_BAKERAKO_BIDEAK_GARATZEKO_ENGAIAMENDUA.pdf66.77 KB
2001eko_abenduaren_15ean_Udalbiltzak_Miarritzen_aukeratutako_Batzorde_Eragilea.pdf61.37 KB