banner

HERRITARREN EKARPEN FOROAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATZEN DU UDALBILTZAK(2007-10-24)

[ alorrak: Udalbiltza ]

HERRITARREN EKARPEN FOROAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATZEN DU UDALBILTZAK(2007-10-24)
Antolatzaileek aipatu duten moduan, Ekarpen Foroan, datozen urteetan garatu beharreko nazio estrategiaren oinarriak jartzeari begira herritarren ekarpenak eta iritziak bildu nahi dira.Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen aldeko ariketatzat hartuz larunbat honetakoa.
Une politiko berezian gaude, Euskal Herria aldaketarako beharrean dagoen honetan, aipatu unearen garrantziaz jabeturik eta Euskal Herriak bizi eta gara dadin dituen erronkak aintzat harturik, euskal herritarrak Euskal Herriaren alde egin eta urriaren 27an urrats berria ematera goaz.
Nazio Eztabaida gure egoeraz, gure beharrez eta etorkizuneko lehentasunez herri gisa, nazio gisa eztabaidatu eta erabakitzeko aukera da. Hain zuzen ere, horixe behar du herri zahar honek une berezi honetan.
Beste batzuek hartzen dituzte erabakiak bere buruaren jabe ez den herri baten izenean eta, logikoa denez, beste horiek euren onerako hautatzen dute bidea. Mende asko darama Euskal Herriak egoera hori pairatzen, eta nazio eraikuntzak behar duen pizgarria nazio eztabaida eta nazio plana izango direla ziur gaude.
Udalbiltzak hasieratik bultzatu du orain loratzen hasi den proiektu polit eta beharrezko hori, eta horren lekuko izango da erakundeak izango duen parte hartzea bertan. Era berean deia luzatu nahi diogu euskal jendarteari, larunbatean Iruñeako Golem-etara gerturatu eta herritarren ekarpen foroan parte hartzeko. Gure nazioak herritar guztien ekarpena behar duelako, guztion artean Euskal Nazioa eraikiko dugulakoa eta hauen oinarri eta urratsak euskal herritar ororengan daudelako, herritar guztiek dugu hitzordua Iruñeako Golemetan.