Kanpus guztietan bozkatu da EHNArekin, Leioakoan Zuzenbide Fakultateko
Dekanoak bozketa geldiarazi eta Erretoretzari kontsulta egin dio.
ondoko lerroetan BAI EUSKAL HERRIArik kaleraturiko ohara duguzue:
Leioako Zuzenbide Fakultateko Dekanoa izan da gaurko hauteskunde saioan normaltasunari protagonismoa lapurtzen saiatu dena. Hauteskundeak
geldiarazi bai ditu EHNAren onarpenaren inguruan Erretoretzari kontsulta
egiteko aitzakiapean.
Kanpus guztietan EHNArekin normaltasunez bozka eman ahal izan da, Leioako
Zuzenbide Fakultatean ezik. Lerro hauek idaztean oraindik ez dugu jakin
Dekanoak eginiko kontsulten emaitza, ez eta kontsultaren ondotik EHNArekin
bozka ematen jarraitu ahal izan duten ikasleek. Momentuz dakigun bakarra,
geldiarazi egin dutela bozketa saioa eguerdian.
Ukazio bakan hau albo batetara utziaz, pauso garrantzitsua deritzogu
euskal ikasleek emanikoa. Batetik Euskal Herriaren aitortza bere egin
dutelako eta betik Euskal Herriaren onarpena lortze aldera pauso
praktikoak emateko erabakia hartu dutelako.
UPVn lortu dugu bozkatzerakoan EHNA onartua izatea. Gutxienez
hauteskundetan, euskal ikasle modura onartuak izatea lortu du. Aurten
lorpen hau UPNAra zabaldu nahi dugu eta edonork aurreikus lezakeen bezala
bide hau ere ez da laua izango.
Nafarroa Garaiko Gobernuak eta bere eskutik darabilen UPNAk bere biziko
saiakerak egin ohi dituzte Euskal Herriaren izatea ukatzeko eta
ezabatzeko. Erretore berriaren agintaldian sartuak dira UPNAko ikasleak.
Ohitura eta ildo zaharrak albo batetara utzi eta euskal nortasuna eta
identitatea onartua eta errespetatu izateko heldutasuna eskatzen diogu
Lafuente jaunari.
Amaitzeko, euskal ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan abenduan
egitea espero diren hauteskundeei begira jarri nahi ditugu.