UDALBITZAKO AUZIPERATUEN BATZARRAK HAINAT HERRIETAKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEKIN(2007-12-20)[ alorrak: Udalbiltza ]
Abenduaren 7an Udalbiltza auzian, auziperatuek emaniko agerraldian adierazi zuten moduan, hainbat udalerrietako hautetsi eta hautetsi ohiekin harremanak ireki eta bilkurak egiteko borondatea adierazi zuten. Harreman horietan lehen urratsak ematen ari direla esan dezakegu, pasaden abenduaren 15ean Lea Artibaiko eskualdean eta bart Oiartzunen eginiko bilkurekin. Aipatu batzarretan Udalbiltzaren 8 urtetako ibilbidea kokatu eta Estatu Espainiarrak Udalbiltzaren aurka eginiko eraso eta hurbiltzen ari den 22 auziperatuen aurkako epaiaren zehaztapenak lantzeaz gain, eraso honen guztiaren baitan dagoena kokatu da. Gure herriak, Euskal Herriak bere buru antolatu eta bere egitura eta instituzionalak eraikitzeko duen eskubidearen aurkako erasoa kokatu da. Euskal Herriko lehen Nazio Instituzioa eseri nahi dute Madrileko Audientzi Nazionalean, instituzio nazionala epaitu eta kondenatu nahi dute. Euskal herritarrek beren instituzioak eraikitzeko eskubidea ilegalizatu nahi dute, Herri gisa gure buruak eraikitzeko dugun eskubidea eta nahiarekin amaitu nahi dute. Aipatu eskualdeko hautetsiekin eginiko bilkuretan Herri bezala erantzuteko beharra landu dela, herritar guztion eta Euskal Herriaren eskubide guztien defentsan aritzeko. Auzipetuek, beren aldetik, orain hautetsi izan zein ez, hor egoteko borondatea azpimarratu dute , orpoz-orpo lankidetzan gaur egungo udal hautetsiekin, Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzeko lanean. Gerturatzen ari den epaiketa, errotik moztu nahi duten Nazio Instituzioa Defendatzetik haratago, Indartzeko borondatez, bildu dira bilkura hauetan auzipetu eta herrietako hautetsiak. Euskal Herri osoko hautetsi eta hautetsi ohiek Nazio Instituzioaren defentsan eta indartzean eragile bilakatu behar direlako, eta Udalbiltzaren indartzean bidelagun izango direlakoan, ondoko batzarren berri ematen jarraituko dugu. |