ABENDUAREN 22an EHNA ERABILI EGUNA OSPATU ZEN BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK(2007-12-26)[ alorrak: Udalbiltza ]
Aipatzen ari garen bezala, euskal nortasuna eta identitatea ez dira errespetatuak Gobernu Espainiar eta Frantsesaren eskutik. Baina egungo instituzioak kudeatzen dituztenen aldetik ere, euskal nortasuna eta identitatearen aurkako urraketak ematen dira. Aspaldi salatu genuen EuskoTren garraio enpresak euskal herritarrak diskriminatzen dituela. Bai gogoratuko zarete, EuskoTren enpresako langileen ordezkari guztiek babestu zutela EHNA erabiliaz edozein euskal herritarrek duen eskubidea bidai abonua eskuratu ahal izateko. Bai jauna ELA, CCOO, LAB, UGT eta ESK-ak osatzen duten batzorde iraunkorrak, 2006ko maiatzean eskatu zion EHNAren onarpena EuskoTreneko administrazio kontseiluari. Gaur da Eguna, Gasteizko gobernuaren ordezkari eta EuskoTreneko Administrazio kontseilari den JULIAN ERASO ARRIETA jaunak euskal herritarrak diskriminatzen dituela. Beste adibide bat jartzearren, Iruñeako MEDIAMARKekoek tontoak garela uste dute. Donostian EHNA onartzea lortu genuen, Gasteizen EHNA onartzea lortu genuen eta orain Iruñean hasi dira EHNA ukatzen. Zer esanik ez FNAC multinazionalari buruz, euskal herritarroi gure kultura saldu nahi digute, espainiar naziotasuna inposatuaz. Azken adibide gisa IKEA aipatu nahi dugu. Historian inposatu den lehen errepublika ekarri bait du Barakaldora. Hori bai, española izan behar ! EHNA euskal herritar bakoitzaren nortasuna munduaren aurrean agertzeko tresna den bezala, Euskal Herriko selekzioek Euskal Herria ordezkatzen dute munduaren aurrean. BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren izenean abenduaren 29an Bilbon EUSKAL HERRIA NAZIO BAT SELEKZIO BAT lelopean burutuko den MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZERA DEITZEN DUGU. EKIMENA Abenduaren 22 EHNA ERABILI EGUNA IKEA Barakaldon hainbat pertsonak kontzentrazioa egin dute EHNA ez dutela onartzen salatzeko. Ez da lehen aldia IKEAn salaketa ekimena egiten dela. Iaz ere burutu zuten ekimena Barakaldoko dendan eta orduan 30renbat herritarrek EHNArekin erosketak egin nahi izan zituzten baina ez zieten EHNA erabiliaz erosketak egiten utzi. IKEAk Tolosa, Bordelen eta Parisen (Frantziar estatuan) EHNArekin arazorik gabe egin daitezke erosketak baina Euskal Herrian ez! |