banner

URTE BERRIARI, ERRONKA BERRIAK. UDALBILTZA INDARTZERA GOAZ (2007-12-28)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Udalbiltzaren berrantolaketa, pizkundea eta suspertzea
bultzatzeko garaia da. Badakigu, orain arte bezala, ez dela bide erraza izango,baina jakin badakigu elkarlanerako prest dauden udal hautetsiak daudela herrietan.
-Urte emankorra izan da, urteari helburu nagusi nazio instituzioaren indartzea
jartzen genion eta horretan jardun dugu. Hautetsiekin harremanak irekiz,
alderdiekin bezala,

-Baina bideo horretan Udalbiltzak hainbat ekimenekin jarraitu ditu, bere 5
printzipioen arabera.
-EH nazioa dela aldarrikatze bidean, EHNAren tramitazioaz gain, aberri eguneko
aldarrikapen edota kirol eta arlo ezberdinetako naziotasun aldarrikapenean eta
lanena bidelagun hainbatekin izan gara. EHNA diasporara zabaldu dugu, Mexiko,
Argentina, Katalunya, Eskozia etb. bezalako herrialdetan.
Eta Nazio Batuetaraino eraman dugu naziotasun aldarrikapena.

-EH aren egituraketa politikoa eraikitzen bidean, nazio instituzioaren
indartzearekin batera, azpimarragarria da EHGKrekin irekitako elkar lanerako
bidea.

- Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzearen bidean, elkar lanekoa hainbat
akordio burutu ditu urte honetan Udalbiltzak, Nabarreria komunikabideekin,
kontseilua, talaia,

Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea. Bide
horretan azpimarragarria, hainbat herriekin irekitako harremana, Samiak,
diaspora,
Conseuko jardunaldiak.

-baina garrantzitsua bada egin duguna, are garrantzitsuagoa egitera goazena.
Bide horretan ezin aipatu gabe utzi Madrilek Udalbiltzaren aurka irekiko duen
epaia, edo Nazio Eztabaida Gunea Udalbiltzaren berrindartzerako plazaraturiko
ebazpena.

Esan bezala urteko emankorra guztiaren alboan gure nazio instituzioa indartzeko
helburua dugu.

Zortzi urte igaro dira Euskalduna Jauregiko batzar eratzailetik. Ean dugun
moduan, Zortzi urte gorabeheratsu eta zail, erakunde nazionalari Euskal Herriko
esparru politikoan dagokion tokia zehazteko balio izan duten zortzi urte. Gaur,
baina, une honetako zailtasun guztiak aitortu arren, iraganari baino gehiago,
etorkizunari so egin nahi diogu, egoera politiko honetan, Udalbiltza egokitu
eta etorkizunari begiratzeko.

Oinarri juridikorik ez duen epaiketa honek Udalbiltza berrindartzeko tresnan
bilakatu behar dugu.
Herritar ororen eskubide zibil eta politikoen urraketa larritik haratago, herri
orok bere burua antolatu eta eraikitzeko duen eskubidea erasotzen da. Euskal
herriak bere nazio instituzioak izateko eskubidea urratzen eta debekatzen da.
Horregatik urraketa honekin amaitu,eta auzia bertan behera geratzea eskatzen
dugu.
Era berean, Udalbiltzaren aldeko defentsarik onena, indarturik aurrera
jarraitzea dela ulerturik, Nazio Instituzioa indartzen ari gara. Euskal Herriak
nazio erakundeak behar ditu XXI. mendeko erronkei aurre egiteko eta inork ezin
dio lapurtu bere burua erakundeen bidez antolatzeko eskubidea. Eta horretan ari
gara.

Zatiketen gainetik, Udalbiltza nazio erakunde horien kimu bizia da. Eginiko
lanak zilegitasun osoa du eta Euskal Herriko hautetsien zein herritarren babesa
merezi du. eta horretan ezinbestekoa izan da eta horregatik txalotzen dugu.
Nazio eztabaida guneak BaraƱaingo nazio eztabaidan, azaroaren 24ean
aurkezturiko Udalbiltzaren indartzerako ebazpena.

Hurrengo kurtsoko ekarpena, norabidetze berria. NAZIO INSTITUZIOA indartzera
goaz.

Oztopoak oztopo, Udalbiltzaren berrantolaketa, pizkundea eta suspertzea
bultzatzeko garaia da. Badakigu, orain arte bezala, ez dela bide erraza izango,
baina jakin badakigu elkarlanerako prest dauden udal hautetsiak daudela
herrietan. Alderdikeriak gainditu eta udal hautetsi guztien gunea berrosatzeko
urratsak emateko garaia da.

Euskalduna Jauregiko printzipioak errespetatuz, Udalbiltzak bere burua egokitu
behar du, Euskal Herriak garai berri honetan dituen behar berriei erantzuteko,
Udalbiltza gure herriak behar duen lehen erakunde nazional sendo eta iraunkorra
izatea bultzatuz, nazio instituzionalizazioaren kimua sendotuz eta gure herria
egituratzeari bide emanez.

Euskal Herriak bere burua nazio gisa, politika eta erakunde arloan antolatzeko
eskubidea du, eta 2007-2008 ikasturteak eskaintzen dizkigun aukerak erabiltzen
asmatu behar du. Alde batetik, itxurazko zailtasunen gainetik, lurralde
zatiketa gainditzeko eredu politiko administratiboa sortuz eta erabakitzeko
eskubidea errespetatuz, gizarteak gatazka behin betiko gainditu eta esparru
demokratikoa sortzeko borondatea du. Bestetik, udal karguetan ziklo aldaketa
izango da Euskal Herri osoan.

Horretarako behin hego euskal herriko (Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaia eta
Gipuzkoako) udal hauteskundeak pasa direla, mugarri garrantzitsu izango ditugu
martxoko iparraldeko (Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako) udal hauteskundeak.
Mugarri hau izango dugu azken pausua Udalbiltzaren berrindartzean; ekainean
hautetsi berri guztiekin egingo den NAZIO BATZARREAN amaiera emango diogu eta
Nazio Instituzioaren aro berri baten ireki.

Hori hautetsi guztiekin egin behar dela argi izanik, Udalbiltzak herriz herri
hautetsiekin harremanak irekitzeaz gain, hautetsi hauen alderdiekin ere
harrenak izan ditu eta izaten jarraitu nahi du, Nazio Instituzioa, guztion
artean eraiki eta garatzeko.

Hurbilen gauden erakundeok ezin dugu alferrik galdu Euskal Herria politika zein
erakunde arloan eraikitzeko aukera historikoa. Sortutako aukera berriak gure
herriari ukatu egin izan zaizkion hitza eta erabakia zein erakunde arloan
egituratzeko eskubidea berreskuratzeko baliatu behar ditugu.

Udalbiltzak Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpena handia izanik, denon
artean urratsak emateko garaia da. Euskal Herriak Udalbiltza bezalako nazio
erakundea behar du.
Bakarrik ez dago bidea egiterik, ordea. Elkarlana eta elkarrizketa ezinbestekoa
da. Hori dela-eta, Udalbiltzak, aipatu ildoa bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko
eragile politikoekin eta sozialekin harremanetan jartzea eta haiei elkarlana
eskaintzea du helburu, nazio eraikuntzaren alorrean murgiltzeko.