Euskal Herria Demokraziaranzko eta Bakeranzko Bidean

 Euskal Herria Demokraziaranzko eta Bakeranzko Bidean
Bakeranzko bideak urratzeko konpromisoaren ildoan, Udalbiltzak aurretiko baldintzarik gabeko elkarrizketari ekin zion urtean zehar inor baztertu gabe, eta Euskal Herriko alkateekiko eta zinegotziekiko elkarrizketa eta eztabaida bultzatu zuen. Aldi berean, politika, gizarte zein sindikalgintza arloko 36 eragilerekin elkartu zen. Guztiengandik jasotako iritziak bildu eta prozesu honetan parte hartu nahi izan ez zutenek jendaurrean esan zutena kontuan harturik, Udalbiltzak "Euskal Herria, Demokraziaranzko eta Bakeranzko Bidean" izeneko agiria aurkeztu zuen Iruñean 2002ko urriaren 12an. Ebazpenen atalean, agiriak Euskal Herrian bake egoera lortzeko aukerak eta konpromisoak jasotzen ditu.

EranskinaTamaina
EUSKAL_HERRIAREN_DEMOKRAZIA_ETA_BAKERANZKO_BIDEAN.pdf275.1 KB