Karta azaroaren 23an Tolosan egin zen IV. Batzar Nagusian izan zuen eztabaidagai Udalbiltzak. Aipatu egitasmoa 2002. urtean zehar landu zen.
Kartak atal nagusi bat du, eta eskubideak arloka garatuta jasotzen dituen beste bost atal:
Ø Hizkuntz eskubideak
Ø Hezkuntza eskubideak
Ø Eskubide zibil eta politikoak
Ø Komunikazio eta adierazpen eskubideak
Ø Eskubide sozial eta ekonomikoak
Halaber, euskal gizarteak Karta lantzen parte hartzea bideratu nahi izan zen: alde batetik, Euskal Herriko eragile nagusien iritzia eta ekarpenak bildu ziren arloz arlo eta, bestetik, herritarrek ere parte hartzea sustatu zen, herriz herri eskubideen gaineko eztabaida taldeak antolatuz. Karta prestatzeko fase horretan, aparteko arreta eman nahi izan zitzaion hala Euskal Herriko lurraldetasunari, nola sexuen arteko berdintasunaren inguruko ikuspegiari eta euskal gizartearen kultur aniztasunari.
Batzar Orokorrean aurkeztutako testua, halere, Euskal Herriaren Eskubideen Kartaren lehenengo urratsa baino ez zen. Izan ere, Karta euskal gizarteari eztabaidatzeko aurkeztu nahi zitzaion, eztabaidaren bidez garatu eta osatzearren, eta bi helburu zituen:
Ø Euskal gizartearen eskubideak ukatzea eta urratzea normaltzat hartu ordez, dagozkion eskubideen gaineko jabetza maila harago eramaten laguntzeko tresna izatea, hau da, eskubideekiko eskakizun maila areagotu zedin sustatzea. Izan ere, eskubideok bermatuko badira, areagotze hori ezinbestekoa da, zalantzarik gabe.
Ø Euskal herritarren eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea, horien aldeko aldaketa juridikoak sustatzeko.
Udalbiltzaren IV. Batzar Nagusia. Tolosa
Eztabaida bultzatzea xede duen nazio bilgune bat sortzeko proposamena