Udalbiltzaren lehendakaria eta beste bi kideen espetxeratzea
Udalbiltza auzia dela-eta, Baltasar Garzón epaileak Madrilgo Epaitegi deklaratzera deitu zituen maiatzaren 23an Loren Arkotxa Ondarroako alkate eta Udalbiltzako lehendakaria, Xabier Iragorri Oiartzungo alkatea, Miren Josu Aranburu Urretxuko hautetsia, Imanol Esnaola Lezoko hautetsia eta aurretik espetxean zeuden Joseba Garmendia eta Xabier Alegria. Deklaratu ostean, Loren Arkotxa, Miren Josu Aranburu eta Imanol Esnaola espetxeratu zituen, Xabier Iragorri aske utzi zuen 50.000 euroko fidantzaren trukean eta Joseba Garmendia eta Xabier Alegria gainerako kideekin batera auzipetu zituen. Zenbait egunetara, arestian aipatutako epaileak bertan behera utzi zituen Udalbiltzaren alde elkartea, Udalbiltza Partzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa. Jarduerak bi urterako etetea agindu zuen, bost urtera luzatzeko aukera bazegoen ere. Baltasar Garzón epailearen aburuz, "Udalbiltza-Kursaal ETA-Ekinek gidatzen zuen sare terroristaren parte zen" orduan ere. Erabakia justifikatzearren, aurreko autoko arrazoibideak errepikatzeaz gain, Poliziaren Informazio Guneak (UCI) egindako txostena, Zutabe buletinean agertutako albiste labur bat eta atxilotuetako bati hartutako dokumentu nahasi baten gaineko aipamena hartu zituen oinarri.
"Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari" manifestazioa Bilboko kaleetan Sufragio unibertsalik gabeko hauteskundeak hegoaldeko lau herrialdetan
|