Udalbiltzako lehendakariarekiko elkarrizketa espetxean

2003ko azaroaren 9an, Navalcarneroko espetxean preso zegoela, Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakaria elkarrizketatu zuten. Fisikoki urrun egon arren, egoera politikoa aztertu zuen. Euskal Herriaren etorkizun politiko-instituzionalaren inguruko eztabaida Euskal Herri osoan jazotzen ari zela esan zuen, eta gogoan izan zuen Udalbiltzak nazio eztabaida sustatzeko egindako lana; ildo horretan, aukera aprobetxatzeko deia egin zuen. Udalbiltzak aurreko lau urteetan eginiko lan handia gogoratu eta Udalbiltzaren bi adierazpenak batzeko desira azaltzeaz gain, Jon Jauregi elkarlanera gonbidatu zuen berriro ere.

Azkenik, dei egin zien Euskal Herria aintzat hartzen zuten zinegotzi zein alkate guztiei, eurengana Euskal Herriko Naziotasun Aitormena izapidetzeko jotzen zuten herritar orori ateak zabaltzera.

EranskinaTamaina
GARAren_ELKARRIZKETA.pdf84.57 KB