Euskal Herriko Naziotasun Aitormena berriro izapidetzeko udal hautetsien konpromisoa

Euskal Herriko Naziotasun Aitormena berriro izapidetzeko udal hautetsien konpromisoa
Udalbiltzaren aurkako eraso juridiko-politikoa gertatu ondoren, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena izapidetzeko aukerak nabarmen murriztu ziren Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian. Hortaz, herritarrek, udal hautetsi ohiek eta gizarte eragileek izapidetzeari berrekiteko eskaera luzatu zuten, eta Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakariak udal hautetsiei ekimena berriro abian jartzeko gonbita egin zien. 2003ko azaroaren 15ean, Euskal Herriko dozenaka udal hautetsik Euskal Herriko Naziotasun Aitormenaren izapidea berpizteko konpromiso ofiziala adierazi zuten Iruñeko Foru monumentuaren aurrean.

EranskinaTamaina
EHNA_BERRIRO_IZAPIDETZEKO_UDAL_HAUTETSIEN_KONPROMISOA.pdf50.52 KB