Nazio Eztabaidagunearen I. Ekarpen Foroa. Leioa
Euskal Herriaren egoeraren gaineko diagnosi adostua erdieste aldera, lau txosten prestatu ziren. Euskal Herritarrak, Euskal Lurra eta Jarduera Sozio-ekonomikoa, Kultur Nortasuna eta Euskal Egitura Politikoa izeneko txostenak hitzartu ondoren, Talde Sustatzaileak txostenok gizarteratu, eztabaida piztu eta ekarpenak jasotzea zuen helburu. Horretarako, I. Ekarpen Foroa egin zen 2003ko azaroaren 29an EHUren Leioako campusean. 350 lagun bildu ziren bertan, eta oso ekarpen eta proposamen aberasgarriak bildu ziren.
Euskal Herriko Naziotasun Aitormena berriro izapidetzeko udal hautetsien konpromisoa 2003ko Durangoko azoka
|