2003ko Durangoko azoka
2002ko abenduan, Udalbiltzak stand-a jarri zuen lehenbiziko aldiz Durangoko Azokan. Urtebete geroago, 2003ko abenduan, Udalbiltza jendaurrean berragertu zen Durangoko Azokan, eta apirilean hasi zen erasoak eragindako isilunea eten zuen. Izan ere, Udalbiltza Euskal Herriko liburu eta disko azokarik garrantzitsuenean egon zen, Euskal Herriko Udal Hautetsien Biltzarrari esker. Ingurumaria horretan, Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bultzatzeko "Bai Euskal Herriari" herri ekimenak abenduaren 6an Durangon bertan egindako manifestazioaren amaieran, Euskal Herriko Udal Hautetsien Biltzarrak EHNAren inguruko dinamika berpizteko urratsa iragarri zuen milaka herritarren aurrean: abenduaren 13ko eta 14ko asteburuan Euskal Herriko eskualde guztietan EHNA izapidetzeko aukera izango zela jakinarazi zuen.
Nazio Eztabaidagunearen I. Ekarpen Foroa. Leioa Euskal Herriko Naziotasun Aitormena izapidetzeko 1. Nazio Eguna
|