Nazio Eztabaidagunearen I. osoko bilkura Ibaetako unibertsitateko canpusean

2003ko azaroan zehar, harreman lana areagotu egin zen. Batetik, alde biko bilerak egin ziren eragile politiko, sindikal eta sozialekin eta, bestetik, kontaktu pertsonal ugari izan zen Nazio Eztabaidagunearen Osoko Bilkura osatzeko.

Hartara, abenduaren 27an Osoko Bilkura egin zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako campusean, eta Leioan izandako I. Ekarpen Foroan bildutako ekarpenekin zein Internet bidez jasotakoekin uztartutako txostena aurkeztu zen. Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen DIAGNOSIA.

EranskinaTamaina
EUSKAL_HERRIAREN_EGOERA.pdf366.07 KB