Nazio Eztabaidagunearen II. Ekarpen Foroa. Eibar

Bigarren fase honetako helburua Gatazkaren Konponbiderako Proposamena eta Nazio Eraikuntzarako Proposamena planteatzea zen. Horretarako, bi txosten prestatu ziren. Talde Sustatzaileak aipatu txostenak eztabaidatu eta adostu ondoren, 2004ko otsailaren 21ean II. Ekarpen Foroa egin zen Eibarreko Hezkuntza Esparruan. Bertan parte hartu zutenak bi taldetan banatu ziren, eta ekarpen interesgarriak egin ziren bietan ala bietan. Aipatzekoa da Nazio Eztabaidaguneak abian jarri zuen webgunearen bidez ere ekarpen ugari jaso zela.