Udalbiltza berrantolatzeko I. Batzar Nagusia. Getxo

Udalbiltza berrantolatzeko I. Batzar Nagusia. Getxo
Euskal Herriko ehunka hautetsik egin zuten bat 2004ko ekainaren 26an Getxo Antzokian Udalbiltza berrantolatzeko egin zen I. Batzar Nagusian. Berrantolaketaren bidean urratsak ematen jarraitzeko konpromisoa eta Nazio Garapenerako Biltzarrarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi zuten argi eta garbi bertaratu ziren zazpi herrialdeetako udal hautetsiek.

Maiatzaren erdialdera abiatutako prozesuak aurrera egin zuen nabarmen ekaineko azken larunbatean. Izan ere, Euskal Herriko 83 udal hautetsik Udalbiltza berrantolatzeko ekimena jarri zuten martxan lehenik. Ondoren, eurek zabaldutako atxikimendua Euskal Herriko 700 udal hautetsik baino gehiagok babestu zuten. Azkenik, Euskal Herriko udal hautetsi guztiak Udalbiltzaren Batzar Nagusian parte hartzera gonbidatu zituzten. Deitzaileen helburua Udalbiltza berrantolatzearekin ados ziren udal hautetsiak batu eta nazio erakundea elkarlanean berrindartzen hastea zen, eta Batzarra bide horretako lehen urratsa izan zen.

Udalbiltza berrantolatzeko I. Batzar Nagusia. Getxo
Goizeko 10:30ean hasi zen Batzar Nagusia. Aurkezpenaren ostean, Udalbiltzak sorreratik gaurdaino egindako ibilbidearen irudiak ikusi ziren. Ondoren, erakunde ebazpenaren inguruko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen. Ebazpena onartu ostean, 2004/2005 ikasturterako lan ildoak eta egutegia proposatu ziren, Udalbiltzaren helburuak gauzatzeko. Ondoren, euren burua Batzorde Eragileko kide izateko aurkeztu zuten hautagaien aurkezpena izan zen eta, jarraian, Getxo Antzokian izan ziren udal hautetsiek aukeratu egin zuten. Azkenik, ongietorria eman zitzaion Batzorde Eragile berriari.

EranskinaTamaina
2004-2005rako_HELBURUAK.pdf69.72 KB
EUSKAL_HERRIKO_UDAL_HAUTETSIEN_DEIALDIA_EGIN_DUTENEN_ADIERAZPENA.pdf161.94 KB