Udalbiltza elkarlanean

1999ko irailaren 18an, Udalbiltzaren batzar eratzaileak bi helburu nagusi izan zituen: pairatzen dugun gatazka politikoa demokratikoki konpontzeko bidea urratzea eta nazio eraikuntza sustatzeko konpromisoa hartzea.

Eragingarri izan nahian, nazio eraikuntzan aritzen diren eragileekin bildu, hausnarketak partekatu eta egitasmoak hitzartzea izan da ohiko dinamika, eta jarduera hori berreskuratzea onartu zen Getxoko Batzar Nagusian. 2004-2005 ikasturtean Udalbiltzak elkarlanerako hitzarmen estrategikoak izenpetu ditu nazio eraikuntzan diharduen hainbat eragilerekin, Euskal Herriaren Eskubideen Kartaren edukiak gauzatzearren.