banner

Euskal diaspora, zortzigarren herrialdea

Errefuxiatuen eskubideen aldeko manifestazioak Buenos Airesen, dantzak New York-en, euskara klaseak Mexikon edo "korrika" Sydneyn. Euskal diaspora heterogeneoa da, Euskal Herriagatik bizi, borrokatu eta sufritzen du, bere erara. Kontinente ezberdinetan sakabanaturiko talde zabala da eta modu ezberdinetan antolatua dago. Latinoamerikako herrialde batzuetan partehartzea garrantzitsua da, nahiz eta hemengo euskaldunak, familia loturak Euskal Herritik datozela jakin arren, lurralde honetatik etorritako natiboak urriak dira.