Gazteriaren defentsan deitua zegoen manifestazioaren debekuaren aurrean, Udalbiltzaren adierazpena (2007-02-09)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Honako mezu honen bidez, bihar arratsaldean Donostian gazteriaren alde antolatutako manifestazioa debekatu egin dutela-eta, Udalbiltzak ezadostasuna azaldu nahi du, eta honako hau adierazi:

Milaka gazteren eskubide zibil eta politikoen aurkako urratzea izan da Auzitegi Gorenak sei urteko espetxe zigorra ezartzea ideologia jakin bat defendatzeagatik, eta are larriagoa iruditzen zaigu zigor horren kontrako salaketa debekatzea.

Frantziako zein Espainiako estatuek ez dituzte bermatzen gure oinarrizko eskubideak. Astero ikusten dugu, salbuespeneko legeen eta salbuespeneko epaitegien bitartez, bi estatuek euskal herritarren eskubideak urratzen dituztela. Euskal herritarrak ez gara bizi zuzenbide estatu batean, ez baitago, inposatu egin den eta indarrean dagoen legediaren arabera, demokraziarik euskal herritarrentzat.

Udalbiltzaren erakunde adierazpena, “Jarrai/Haika/Segi” auziaren gaineko epaiaren karietara (2007-02-07)

[ alorrak: Udalbiltza ]

"Espainiako justiziaren azken erabakiek argi utzi dute ez dagoela demokraziarik euskal herritarrentzat. Hori dela-eta, behar-beharrezkoa dugu salatu baino gehiago egingo duen beste esparru bat".

Euskal Herriko bizitza epaileen esku dago aspaldian, baina, azken asteetan izaniko ezohiko hainbat auzi dela-eta Justiziari buruzko eztabaida nabarmen piztu da. Bitxia bada ere, epaileek Euskal Herriko egoera zenbateraino baldintzatzen duten baino gehiago, epaileen erabakiak kritikatu egin ote daitezkeen bilakatu da eztabaidagai nagusi hedabideetan: epaileek merezi duten errespetua, epaileen alderdikeriarik eza, epaileei presio egiteko estrategiak...

Udalbiltzak eta Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak hitzarmen estrategikoa izenpetu dute (2007-02-02)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak eta Udalbiltzak Hitzarmen Estrategikoa sinatu dute (2007-02-02)
1. Udalbiltzaren nazio eraikuntzarekiko konpromisoa adieraztea

Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarra (Udalbiltza) nazio eraikuntza bultzatzeko jaio zen, 1999an, Bilbon. Helburu horren lekuko dira Euskalduna Jauregiko Batzar Eratzailean onartu ziren ondoko printzipioak:

“Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimenean eta parte hartze askean oinarriturik.

Udalbiltzak Milakabilaka ekimenaren manifestazioan parte hartzeko deia egin du (2007-02-01)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Udalbiltzak Milakabilaka ekimenaren manifestazioan parte hartzeko deia egin du (2007-02-01)
Honako ohar honen bidez, Udalbiltzak honakoa adierazi nahi du, Milakabilaka ekimenak larunbat honetan Bilbon antolatu duen manifestazioaren karietara:

Udalbiltzak bat egin du ekimen honen bidez aldarrikatu nahi denarekin, alegia, elkarrizketarekin, Euskal Herriaren errespetuarekin eta bakearekin. Aldarrikapen horren oinarrian Euskal Herriari zor zaizkion oinarrizko eskubideen errespetua dago, eta horiexek dira hemengo gatazka politiko historikoa gainditzeko oinarrizko printzipioak.

Euskal herritarren eskubideen urratzeen gaineko txostena aurkezten du Udalbiltzak (2007-01-22)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Euskal herritarren eskubideen urraketen gaineko txostena aurkezten du Udalbiltzak (2007-01-22)
EUSKAL HERRITARREN ESKUBIDEEN URRATZEEN GAINEKO TXOSTENA ETA ESKUBIDEAK BABESTEKO PROZEDURAREN PROPOSAMENA AURKEZTU DU UDALBILTZAK.
“Giza eskubideei buruzko nazioarteko itunen arabera euskal herritar guztioi dagozkigun eskubideak ezagutzeko, euren aurka jazotzen diren urratzeak jakiteko, urratzeok merezi duten ordaina bideratzeko eta urratze gehiago ez gertatzeko prozedura proposatu du”.

Aurreko larunbatean, urtarrilaren 13an Donibane Lohizunen egin zuen Batzar Nagusian onartu ondoren, Udalbiltzak euskal herritarren eskubideak babesteko prozedura eta eskubideen urratzeen gaineko lehenbiziko txostena aurkeztu die eragileei. Aurkezpena urtarrilaren 17an, hainbat eragile sozialen eta politikoren aurrean egin da.

2007ko BATZAR NAGUSIKO ERAKUNDE EBAZPENA (2007-01-13)

[ alorrak: Udalbiltza ]

2007ko BATZAR NAGUSIKO ERAKUNDE EBAZPENA (2007-01-13)
“PROZESU DEMOKRATIKOAREN ALDE, EKIN DIEZAIOGUN ELKARREKIN UDALBILTZA BERRANTOLATZEARI”

Zazpi urte igaro dira Euskalduna Jauregiko Batzar Eratzailetik. Zazpi urte gorabeheratsu eta zail, erakunde nazionalari Euskal Herriko esparru politikoan dagokion tokia zehazteko balio izan duten zazpi urte. Gaur, baina, une honetako zailtasun guztiak aitortu arren, iraganari baino gehiago, etorkizunari so egin nahi diogu, egoera politiko honetan ezinbestekoa baitzaigu prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo bilakatzea, Udalbiltza egokituz eta etorkizunera begiratuz.

Udalbiltzak dei egiten die Udal eta udal hautetsiei Batzar Nagusian parte hartzera (2007-01-12)

[ alorrak: Udalbiltza ]

UDALBILTZAK DEI EGITEN DIE UDAL ETA UDAL HAUTETSIEI BATZAR NAGUSIAN PARTE HARTZERA (2007-01-12)
“Prozesu demokratikoaren alde eta Udalbiltza berrantolatzeko bidean, ekin diezaiogun elkarlanari”. Ideia horretan oinarrituta egingo du Udalbiltzak Euskal Herri osoko udalen eta udal hautetsien 2007ko Batzar Nagusia.

Egoera politiko honetan, prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo bilakatzea ezinbestekoa zaigun honetan, Udalbiltza egokitu eta etorkizunera begiratze aldera, urrats sendoak ematen ari dira Udalbiltza berrantolatzeko. Ildo horretan, urrats jotzen dugu larunbateko batzarra. Batzarraren helburu nagusia inoiz baino garrantzitsuagoa den prozesu demokratikoa guztion artean bultzatzea da. Udalbiltza bakearen eta prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo bilakatzea dugu xede, eta, horretarako, euskal herritarren eskubideen alde harturiko konpromisoa gauzatu nahian, prozedura bat indarrean jartzeko proposamena plazaratuko dugu, dagozkigun eskubideak ezagutzeko, euren aurka jazotzen diren urratzeak jakiteko, urratzeok merezi duten ordaina bideratzeko eta urratze gehiago ez gertatzeko. Bestetik, Euskal Herriak bere burua erakunde arloan antolatzeko eskubidea erabili eta Udalbiltza udal hautetsi guztion erakunde bilakatzeko estrategiaz mintzatuko gara, bitarteko egokia iruditzen baitzaigu aurreko helburuak eskuratzeko.

Urtarrilaren 13an, Donibane Lohizunen: Udalbiltzaren Batzar Nagusia (2007-01-08)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Urtarrilaren 13an, Donibane Lohizunen: Udalbiltzaren Batzar Nagusia
“Inoiz baino garrantzitsuago da prozesu demokratikoa guztion artean bultzatzea, animo eta helburu honekin bere Batzar Nagusia burutuko du Udalbiltzak”.

2006ko urtearen balantzea egitean, guztion artean, nazioarteko itunetan giza eskubideen alorrean bildurik dauden eskubide guztiak herritar orori Euskal Herri osoan aitortuz, gure demokrazia eraikitzeko garaia zela genion.

Egun bat beranduago, Madrilgo leherketak asaldatu gintuen eta eragindako bi hildako samin sakona sortu du gure baitan. Euskal Herriko nazio instituzio gisa, hemendik, gure samina eta elkartasunik zintzoena adierazi nahi diegu biktimen hurbilekoei. Baina gertatu den guztia gertatu dela, adierazi genuena berretsi nahi dugu gaur ere, euskal herritarren eskubideak aitortzeak eta errespetatzeak bakearen alde egin dezakegun inbertsiorik onena baita. Hori eskuratzeak gatazka behin betiko konpontzea dakar eta horretarako, prozesu demokratikoa ezinbestekoa zaigu.

Udalbiltzako Nazioarteko Batzordearen balantzea (2007-01-02)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Udalbiltzako Nazioarteko Batzordearen balantzea (2007-01-02)
Uneotan, Euskal Herriaren sentimenduak aztoratuta daude berehalako etorkizuna dela-eta. Ez da dudarik prozesua krisialdian dagoela, eta hainbat eragilek krisi horren kronika iragarri dutela azkenaldian. Mezu honen helburua ez da, alabaina, gertatutakoari eta sortuko den esparruari buruz gogoeta egitea, hausnarketa hori aurrerago egitea komeni baita, lasaiago gaudenean.

Une politiko honetako argi-itzalak gorabehera, 2007. urteko lehenengo egun hauetan 2006. urteak eman duenaren balantzea egiten ahaleginduko gara, Udalbiltzak nazioartean egin duen lana dela eta.

UDALBILTZAREN 2006KO BALANTZEA (2006-12-29)

[ alorrak: Udalbiltza ]

UDALBILTZAREN 2006KO BALANTZEA (2006-12-29)
2006. urtea gazi-gozo amaitu den honetan, sortu diren itxaropenak ekintzez elikatzeko garaia heldu da. Nazioarteko itunak oinarri, guztion artean gure demokrazia eraikitzeko garaia da. Udalbiltza prest dago bide horretan laguntzeko.

2006. urtea amaitzen ari den honetan, urteko balantzea egiteko parada heldu zaigu. 2006a ez da beste urte bat izan Euskal Herriarentzat. Etorkizunean garrantzitsutzat hartuko dugun urte honetan, irudipen gazi-gozoa nagusitu da: izan zitekeena baina oraindik gauzatu ez dena gogoratuko dugu. Gatazka behin betiko konpontzeko inoiz ez bezalako baldintzak izanda ere, herritarren borondatea argi eta garbi adierazita ere, Espainiako eta Frantziako estatuen immobilismoa, kontrako jarrera eta eragile nagusi batzuen konpromisorik eza hori guztia gauzatzeko oztopo gaindiezin bilakatu dira.