Udalbiltza

1.000 udal hautetsik baino gehiagok adierazi dute euren atxikimendua (2008-10-30)

[ alorrak: Auzia | Udalbiltza ]

Udalbiltzaren aurkako auzian 22 pertsona 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor eskerei egin behar diote aurre. Horietarik gehienak udal hautesi ohiak dira eta akusazioek (fiskala eta “Dignidad y Justicia” elkartea), jasotzen dituzten jardueretan Euskal Herriko edozein udaletxek bultzatzen dituen egitasmoak baino ez daude, bai kultur, hezkuntza, hizkuntza, kirola, garapen ekonomiko edo antzeko arloetan. Ez dago jarduera bakar bat ere delitutzat jo daitekeenik. Hala ere, zigor eskaerak 10 eta 23 urte bitartekoak dira.

Honetaz gain Euskal Herriak aro modernoan izan duen Instituzio Nazionala, udal hautesiz osotua eta gidatua dagoena, epaitu eta legez kanpo jarri nahi dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren bitartez. Euskal gizarteak bere adierazpen instituzionala eraikitzeko duen eskubide demokratikoa zapuztu egin nahi dute.

Udalbiltzako hautestiak Udalbiltza azuiaren aurrean Nazio Eraikuntzan beren konpromisoa berresten dute(2008-01-9)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Gaur Baionan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako hautetsiek, Xarlo Etxezarreta Udalbiltza auzian azuiperatua lagun zutela agerraldia burutu dute.

URTE BERRIARI, ERRONKA BERRIAK. UDALBILTZA INDARTZERA GOAZ (2007-12-28)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Udalbiltzaren berrantolaketa, pizkundea eta suspertzea
bultzatzeko garaia da. Badakigu, orain arte bezala, ez dela bide erraza izango,baina jakin badakigu elkarlanerako prest dauden udal hautetsiak daudela herrietan.

nazio bat gara!Euskal Herriko kirolari guztiok batuko gaituen federazioak behar ditugu(2007-12-27)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Euskal Herriko Kirolariek agerraldia eskaini zuten Abenduaren 29rako ESAITek deituriko MANIFESTAZIO NAZIONALEAN parte hartzera deituz eta ADIERAZPEN BAT LUZATU ZIOTEN EUSKAL HERRIARI.Udalbiltzak lerro hauen bidez, bat egiten du aipatu adierazpen eta deiarekin.

ABENDUAREN 22an EHNA ERABILI EGUNA OSPATU ZEN BAI EUSKAL HERRIAREN ESKUTIK(2007-12-26)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Aipatzen ari garen bezala, euskal nortasuna eta identitatea ez dira errespetatuak Gobernu Espainiar eta Frantsesaren eskutik. Baina egungo instituzioak kudeatzen dituztenen aldetik ere, euskal nortasuna eta identitatearen aurkako urraketak ematen dira.

EUSKAL HERRIA NAZIOA DELAKO "EHNA ERABILI EGUNA" ETA "EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAREN" EGUNAK BABESTEN DITU UDALBILTZAK(2007-12-21)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Lerro hauen bidez abenduaren 22rako Bai Euskal Herriaren eskutik deituriko "EHNA erabili eguna" eta abenduaren 29rako Euskal Herriko Kirol Selekzioaren egunak direla eta, Udalbiltzak ekimen hauek babestu eta txalotzen ditu.

UDALBITZAKO AUZIPERATUEN BATZARRAK HAINAT HERRIETAKO UDAL HAUTETSI ETA HAUTETSI OHIEKIN(2007-12-20)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Abenduaren 7an Udalbiltza auzian, auziperatuek emaniko agerraldian adierazi zuten moduan, hainbat udalerrietako hautetsi eta hautetsi ohiekin harremanak ireki eta bilkurak egiteko borondatea adierazi zuten.

Harreman horietan lehen urratsak ematen ari direla esan dezakegu, pasaden abenduaren 15ean Lea Artibaiko eskualdean eta bart Oiartzunen eginiko bilkurekin.

UDALBILTZA AUZIKO AZUIPERATEUK AGERRALDIA BURUTU DUTE (2007-12-07)

[ alorrak: Udalbiltza ]

UDALBILTZA AUZIKO AZUIPERATEUK  AGERRALDIA BURUTU DUTE (2007-12-07)

Udalbiltza auzian inputaturiko 22 lagunetatik 11 batu gara hemen gaur. Udalbiltzarekin bat egin eta gure hautetsi zereginekin konpromisoa hartu genuelako, eta lan horregatik zigortu nahi gaituzte.

ABENDUAK 6, NAZIOTASUN ESKUBIDEAREN URRAKETAREN SINBOLO ETA EGUNA(2007-12-04)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Euskal herritarron naziotasunerako eskubidea zapalduta dagoen honetan, egun inposatu honek esanahi berezia du euskal herritarrontzat.

18/98 AUZIKO AZKEN ESPETXERATZE ETA ERASOEN AURREAN, UDALBILTZAREN ADIERAZPENA(2007-12-1)

[ alorrak: Udalbiltza ]

Udalbiltzako gogor salatu nahi du euskal herritar hauen aurkako eraso eta espetxeratzeak, eta gogortasun berarekin salatu nahi du gure herriaren eraikuntza kriminalizatu, ilegalizatu, epaitu eta kondenatzea. Gure herriaren eraikuntzaren aurkako eraso gisa ulertzen du Udalbiltzak 18/98 zein irekita dauden hainbat auzi.

XML iturburua